Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez Kanpaina.
'Busti zaitez' Musakolako igerilekuan
Hamaseigarren urtez, kanpainak Arrasaten geldialdia egin du.

 (id: 7640609)Testua: Mondraberri. Argazkiak: Marijo Simon. 2018ko uztailak 8, igandea.

 

Esklerosi Anizkoitza Fundazioak, ADEMGIren laguntzarekin, aurten ere ' Busti Zaitez' kanpaina Arrasatera ekarri du.  Musakolako igerilekuan gune bat jarri dute boluntarioek gizartea sentsibilizatu,  gaixotasun neurologiko honek sortarazten dituen arazoez informatzeko, eta birgaitze zerbitzua finantzatzeko dirua lortzeko.

 

 (id: 7661058)Goizeko 9:30ean  hasi dira lanean, eta jarritako mahaian kamisetak eta hainbat produktu daude salgai. Diru laguntzak emateko aukera ere badago. Eguerdiko 13:30rak arte egongo dira goizean. Arratsaldean berriz 16:00etatik 19:00rak arte.

 

Bestalde, bihar Esklerosi Anizkoitzaren alde lagundu edo konpainian parte hartu nahi dutenek, Musakolako igerilekura joan eta igeri edo 'busti'  egin beharko dira horretarako mugatua dagoen igerilekuan.  Jardunaldiaren amaieran igeri egindako metro guztiak zenbatuko dira.

 

Toki Argi Jubilatuen Elkarteak, Musakola, Uribarri eta Abaroa Jubilatuen elkarteak Arrasateko Udalarekin eta AUKEArekin batera, laguntzaileak dira kanpaina honetan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE