Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Julenen familiak eskertu du bilaketan parte hartu duten guztien laguntza
26 urteko bergararra igandean desagertu zen Anboto mendian, eta zoritzarrez, astelehenean, arratsaldeko 18:00rak aldera Anbotoko gailurretik 150 bat metrora Ertzaintzaren helikopteroak aurkitu zuen.

 (id: 7645184)Testua: Mondraberri. Argazkia: SOS Deiak. 2019ko urriak 31, osteguna.

 

Julen Molpeceres Garciaren familiak, ohar baten bidez, eskertu nahi izan du bilaketen izan duen laguntza. 26 urteko bergararra igandean desagertu zen Anboto mendian, eta zoritzarrez, astelehenean, arratsaldeko 18:00rak aldera Anbotoko gailurretik 150 bat metrora Ertzaintzaren helikopteroak aurkitu zuen.

 

"Julenen familiak bihotz-bihotzez eskerrak eman gura dizkizue laguntzen ibili zareten guztioi egun latz eta gogor hauetan; ez diogu opa halakorik inori.

 

Eskerrik asko lagunok, Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA, koordinatzaileak, Javi, Iñaki, Egoitz eta beste batzuk BOLUNTARIOAK, gu ezagutu barik horrela buru-belarri laguntzen ibiltzeagatik; Vanesa eta Lurri, astelehenean taberna itxita egon arren ogitartekoak prestatu zizkigutelako, Arrazolako Txokoko emakumeari... Ez dugu inor ahaztu gura.

Eskerrik asko, benetan; eta jarraitu horrelakoak izaten".                    

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE