Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
J.A. Moraleja "Txanton"-en argazki-galeria

Arrasate Errugbi Taldeak eskolen topaketan hartu du parte

Isei Barbero / Argazkiak:  J.A. Moraleja / 2017ko otsailak 20, astelehena

 

Domeka honetan errugbi eskolen topaketa izan da Gasteizen, eta bertan Arrasate Errugbi Taldeak ordezkaritza zabala izan du, klubeko 19 neska-mutikok hartu baitute parte 10 eta 12 urtez azpiko kategorietan.  Emaitzak era eta kolore guztietakoak izan dira baina, garrantzitsuena, errugbia lagun, jokalarien gozamena izan da.

 

Gazteenek bi garaipen lortu zituzten Hernani A eta Gaztedi B-ren kontra;  Gaztedi A, La Unica eta Hernani B-ren kontrako lehietan, aitzitik, porrota jaso zuten.  12 urtez azpikoek jokatutako lau partiduetatik bat irabazi zuten, 15-10 Gaztedi A-ren kontra.  Iruñearen aurkako neurketa berdinketarekin amaitu zen (15-15);  La Unica eta Hernaniren aurrean, berriz, aurkariak izan ziren hobeak.

 

Jardunaldi amaieran Arrasate Errugbi Taldeko entrenatzaileak pozik agertu ziren bere jokalariek eskainitako irudiarekin:  “Emaitzek erakusten dute gero eta joko-maila hobeagoa dutela, eta azpimarratzekoa da norgehiagoka guztietan izan duten intentsitatea”.  Azpimarratu beharra dago bi jokalarik debutatu zutela elastiko zuri-morearekin, biak futbolean aritutakoak, “eta bertatik bertara baieztatu ahal izan dute esfortzua, adiskidetasuna eta solidaritatea partekatzeak suposatzen duen gogobetetasuna".

 

Hurrengo asteburuan, Inauteriak direla-eta, ez da Errugbi Eskolako entrenamendu saiorik izango.  Dena den, Arrasate Errugbi Taldetik deia luzatzen diete 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei igandero Mojategira gerturatu eta, goizeko 10:30 eta 11:30ak bitartean, errugbia ezagutu dezaten.


Galeria de fotos
ERRUGBI ESKOLAKOAK GASTEIZEN

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE