Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bere errautsak 'Ziorlako balkoian' jarri dira

Jose Mari Odriozola 'Otxi' omendu dute senide eta lagunek

500.Otxiri.Omenaldia.KEPA.ORMAETXEA (id: 1325339)
Argazkiak: Kepa Ormaetxea 'Papali' / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 30, domeka

 

Jose Mari Odriozola Saramendi 'Otxi' musakolar eta arrasatearra iazko apirilaren 4an zendu zen, gaixotasun larri baten ondorioz.

 

Bere senideek eta lagunek gogoan dute, eta atzo eguerdian omenaldia egin zitzaion 'Musakolako balkoia' deitutakoan, 60 pertsona inguru elkartuz.

 

595.Otxiri.Omenaldia2.KEPA.ORMAETXEA (id: 9747904)

 

Ekitaldiaren hasieran Xabier Zubizarreta 'Txiron'ek hitz batzuk izan zituen, Herri Batasuna alderdian elkarrekin militatu baitzuten.

 

'Otxi'ren alargun Anparok ere hitz batzuk izan zituen, haurtzarotik 'Otxi'rekin bizitza konpartitu zuena. Ibilbide horretan ez ziren anekdota batzuk falta izan.

 

595.Otxiri.Omenaldia4.KEPA.ORMAETXEA (id: 9820381)

 

Izan ere, bere gertukoek azpimarratzen dute musakolarraren "izaera umoretsua eta zabala. Gaixotasuna naturaltasunez hartu zuen, eta ez zuen irribarrea galdu".

 

Ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu zioten Iñaki Gurrutxaga 'Harristi' eta Uriartek, Junkalen txistu eta danbolinen doinuei jarraituta.

 

590.Otxiri.Omenaldia2.KEPA.ORMAETXEA (id: 1400475)
 

Horren ostean, lagun batek tronpeta jotzen zuen bitartean, zuhaixka bat landatu zuten bertan, eta 'Otxi'ren errautsen zati bat bertan jarri zituzten. Beste parte bat aireratu egin zituzten 'Musakolako balkoian'.

 

Azkenik, denok batera 'Xalbadorren heriotzean' abestu zuten, eta argazki batzuk elkarrekin egin zituzten. Gurekin jarrai beza.

 

595.Otxiri.Omenaldia7.KEPA.ORMAETXEA (id: 9864084)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE