Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Horietako 4 elkarrekin egin dituzte

Kulurateko Tailerreko lagunek 60 margolan ikusgai jarri dituzte

595.Kulturateko.Pintura.Tailerra.Erakusketa19 (id: 9364024)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 19, domeka

 

Ikasturte honetan 180 pertsonak parte hartu dute Kulturateko Pintura Tailerrean, Amaia Bengoa eta Leire Arregi irakasleek gidaturik, hurrenez hurren, lanegunetan edota asteburuetan.

 

Ikasleek batez ere oleoaren teknika erabili dute margolanak egiteko, baina badira fusio batzuk tartean ere. Pinturetako batek esaterako, inpresionismotik abstrakziora arteko mugimendua islatzen du.

 

Margolan hori eta beste hiru (erakusketako handienak) ikasle ezberdinen artean egin dituzte. Bertaz, elkarrekin egindako lau margolan handi daude:

  • Gernika
  • Lehenengo abangoardia
  • Quattrocento-tik
  • 41 C2s

Aipagarria da ere 'Quattrocentotik' margolana bi kurtsotan egin dutela, bere konplexutasuna dela-eta. Denera 60 margolan jarri dituzte ikusgai Kulturateko klaustroetan. Horietako hainbat erosgai daude.

 

Inaugurazioa herenegun arratsaldean egin zuten, giro onean. 'Quattrocentotik' erakusketa zabalik dago astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era, ekainaren 14ra arte, Kulturateko klaustroetan. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE