Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Anton Zumalde eta Jesus Mari Arce sortzaileak

"Orain 25 urte Trikitixa Eskola sortzeko erromeriak antolatu genituen"

595.Arrasate.Trikitixa.Eskola.Sortzaileak (id: 3775419)


Argazki historikoak: Anton Zumalde / Egungo argazkiak: MB Artxiboa / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko ekainak 10, ostirala

 

Orain direla 25 urte inguru Anton Zumaldek SUDCeko lehendakari ziharduen eta Jesus Mari Arce juntakideetako bat zen. Bi lagun hauei bururatu zitzaien Arrasaten trikitixa eskola bat sortzea.

 

Lehenbizi Udalarekin bilera egin zuten, Udalaren baimena lortu ahal izateko, eta ondoren "jendea trikitixara erakartzeko, hilabetean behin edo bitan erromeriak antolatu genituen":

  • Maixa eta Ixiar
  • Imuntxo eta Beloki
  • Laja eta Landakanda
  • Zabala anaiak
  • ...

"Maixa eta Ixiar orduan oso gazteak ziren - azaldu digu Anton Zumaldek - ez zuten gidatzeko baimenik eta gurasoekin etortzen ziren". Erromeriekin "giro polita sortzen zen eta ilusio handia piztu zen".

 

595.Kajoi ondoan.ANTON.ZUMALDE (id: 3911958)

Testuinguru horretan, Anton Zumaldek eta Jesus Mari Arcek herritarrei proposatzen zieten trikitixa ikastea, eta arrasatear ugari izena ematen hasi zen.

 

Eskola abiarazteko Kepa Junkerarekin harremanetan jarri ziren. "Orduan ezaguna zen baina ez orain adina, eta baietz erantzun zigun. Esan zigun bera ezingo zela eskolak ematera etorri baina bi irakasle etorriko zirela, Durangon ikasle zituen bi pertsona: Koldo Gaztañaga arrasatearra eta Ritxar Cuevas antzuolarra".

 

"Guk baldintza bat jarri genion: Eskolari jarraipena egin beharko zion. Baina lanpetuta ibiliko zen seguruenik, eta ez zen etortzen guk aurreikusten genuen maiztasunarekin. Gainera, badirudi bere bi ikasleekin arazoren bat izan zuela, eta horrela ezin jarraitu".

 

595.Erdiko.Kaletik.ANTON.ZUMALDE (id: 3944946)

 

595.Okoretegi ondoan.ANTON.ZUMALDE (id: 3986299)

Garai hartan soinurik onenak ekartzen zituzten Villabonatik, Maixa Lizarribarren irakasleak (Martinek) azaldu bezala. "Kepa Junkerak ere trikitixa hura erabiltzen zuen, eta jendea ados zegoen soinu harekin".

 

Koldok eta Ritxarrek eskolarekin jarraitzea erabaki zuten, eta Pigini marka hobetsi zuten.

 

Ordurako sortzaileek, eskola martxan jarri ostean, Junta utzia zuten eta lekukoa emana zieten Rafa Garai, Ramon Osinaga, Eugenio Iturrioz eta Maite Muruari.

 

595.Maixa Lizarribar.ANTON.ZUMALDE (id: 3442050)

Ezadostasun batzuen ostean, Koldo Gaztañagak eskola uztea erabaki zuen, eta Anton Zumalde irakasle berri baten bilatzen hasi zen:

 

"Villabonako Martin irakasleari deitu nion, orduan Maixaren irakasle zena, eta erantzun zidan Maixa irakasle ziharduela Gasteizen, eta galdetuko ziola ea prest egongo litzatekeen Arrasaten ere eskolak emateko. Maixak baietz erantzun zuen, Gasteizko eskolak utzi barik, eta Maixa Arrasateko eskolan hasi zen orain 22 urte inguru irakasle, gaur egun bertan jarraitzen duelarik".

 

Hasieran eskolak Ferixalekuko ikastolako geletan egiten ziren, eta ondoren eskola Zerrajerako erlojuaren eraikinera pasa zen.

 

595.Trikitixa.Eskola.Iria.Omenaldia.14 (id: 3567201)

1995ean Josu Iria Juntako lehendakaria izendatu zuten, eta 2014ra arte zeregin horretan aritu zen. Beraz, Josu Iria ia 20 urtez eskolako Juntako lehendakaria izan zen. Eskolako lagunek esker onez omenaldia egin zioten 2014ko ikasturte amaierako jaialdian.

 

25 urte hauetan Arrasate Trikitixa Eskolak fruitu onak eman ditu, eta ezagunenak Ines Osinaga Goseko kidea eta Kepa Junkerarekin diharduten Sorginak dira.

 

"Talde oso ona da, giro polita sortzen dute kaleetan, Amaia Antzokian,... Jesus Mari eta biok lan apur bat egin genuen baina atzetik etorri zirenek guk baino gehiago egin dute".

 

Egun eskolak 100 ikasle baino gehiago ditu, herritarrei zabalik dago, eta Esther Learreta du lehendakari. Zuzendari lanetan Maixak dihardu.

 

Urteurrenaren testuinguru honetan, Anton Zumaldek eta Jesus Mari Arcek egungo eskolako lagunei opa diete "25. urteurreneko ospakizunean gozatzea eta orain arte bezain ondo jarraitzea!"

 

550.Trikitixa.Eskolaren.Jaialdia.14 (id: 4131633)

 

Urteurreneko egitaraua ikusteko klikatu hemen


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE