Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aritz Kortabarria txapeldunorde eta Isa Casado 3.

Ane Zabala emakumeetan nagusitu da, Julen Larruzeak irabazitako proban

Argazkiak: Marijo Simon eta Gontzal Landa Herbias / Testua: GLH / 2018ko apirilak 15, domeka

 

Aurreikusi zitekeen baino lokatz gutxiago aurkitu dute korrikalariek ibilbidean zehar, baina proba halere oso gogorra izan da, laugarren ekimen honetan ere.

 

Lehena Udalatxera igotzen Julen Larruzea izan da, baina Aritz Kortabarria nahiko gertutik jarraitzen zuen. Jokin Garai oñatiarra (azkenean 3. postua lortu duena) ez zebilen urruti ere.

 

Udalatxeko puntatik lehen emakumea igarotzen Ainhoa Lendinez izan da, baina Ane Zabalak aurreratu egin du. Azpimarratzekoa da lasterkari arrasatearra beterana dugula.

 

Helmugan txapeldunorde Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan da, eta hirugarren Isa Casado. Nabarmentzekoa da arrasatear honek, lan-arrazoien ondorioz, gauean ezin izan duela lorik egin, baina kapaz izan da meritu handiko 3. postua lortzeko. Zorionak danoi! Proba amaitu ostean, ondoko atletak igo dira podiumera:

 

Gizonetan:

  1. Julen Larruzea
  2. Aritz Kortabarria
  3. Jokin Garai

Emakumeetan:

  1. Ane Zabala 
  2. Ainhoa Lendinez
  3. Isa Casado

Arrasatear azkarrenak:

  • Aritz Kortabarria
  • Ane Zabala

Joseba Iglesias Sariak:

  • Julen Larruzea
  • Ainhoa Lendinez 
Sariak banatzen Udaleko Kirol zinegotzi Ander Garay, Ternuako ordezkari bat eta Mondraitzeko hainbat lagun aritu dira. Herriko plazak txalo beroak eskaini dizkie helmugaratutako partaide eta saridun guztiei. Merezitako txaloak!

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE