Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 24, asteazkena
Euskalmet meteorologia agentziak Arrasateko tenperaturak jasotzen ditu 2001. urtetik aurrera. Hala, agentziak urtez urteko tenperatura altuenak erregistratzen ditu, beste datu batzuen artean, txosten batzuen bitartez. Txosten horiek kontsultatu ditugu, eta jakin dugu aste honetakoa ez dela mende honetako tenperatura altuena izan:
Bihar sargoriak jarraituko du, 34 gradu aurreikusten baitira, baina egunaren amaieran fronte bat iritsiko da, giroa freskatuko du eta euria bota dezake.
Mondraberriren oharra: Atzo Mondraberri Euskalmetekin telefonoz kontaktuan jarri zen, eta meteorologia agentziatik adierazi zigutenez, mende honetako tenperatura altuena aste honetakoa izan da. Hala ere, irakurle batek ohartarazi digu Euskalmeteko urtez urteko txostenek bestelakoa adierazten dutela. Euskalmeten urterik urteko txostenak arakatu ditugu, eta hala da: 2012ko abuztuan Euskalmetek 42'7ko tenperatura erregistratu zuen Arrasaten. Goiko testua zuzenduta dago. Eskerrik asko irakurleari eta barka akatsa!