Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Microfísica sexista del poder' liburua aurkeztuko da

Baionako hilketa salatu da eta Alcasserkoen tratamendua aztertuko da

Baionako hilketa salatu zen herengun, eta indarkeria matxistaren aurka jarraituz, datorren asteartean 'Microfísica sexista del poder' liburua aurkeztuko du Nerea Barjolak, ekitaldi irekian.

595.Baiona.Hilketa.Matxista.Bilkura2 (id: 9994652)


Albisteko testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 9, zapatua

 

Aurreko larunbatean emakume bat hilda agertu zen Baionan, eta hilketa matxistaren ustezko egilea, gizonezko bikotekidea, atxilotu egin zuten.

 

Enegarren hilketaren ondorioz, Emakumeen Mundu Martxak hamaika elkarretaratze antolatu eta deitu zituen Euskal Herrian zehar.

 

Arrasaten herenegun egin zen bilkura Herriko plazan. Aurten 4 emakume erail ditu indarkeria matxistak nazio mailan, eta EMMak "neurri integralak" exijitu ditu.

 

Arazo politiko eta sozial honen aurrean, datorren asteartean, azaroak 12, 'Microfísica sexista del poder' liburua aurkeztuko da Kulturaten.

 

Liburuaren egileak, Nerea Barjolak, Alcasserko nesken hilketei komunikabideek emandako tratamendua aztertu du, eta izu sexualari buruzko kontakizunak nola zabaltzen diren argitu du.

 

Ekitaldi irekia arratsaldeko 18:30ean hasiko da areto nagusian, Emakume Txokoak eta Udalak antolatuta. Nerea Barjolaren liburua irakurtzeko klikatu hemen

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE