Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udazabal egitasmoaren barruan
Dantza eta zirko emanaldiak izango dira Zaldibarren eta Biterin asteburuan
Bihar, Aukeran Dantza taldeak 'Maurizia naz' espektakulua eskainiko du Zaldibar frontoian, eta larunbatean, Capicua konpainiak zirko-ikuskizuna aurkeztuko du Biteri plazan.

 (id: 7577414)Testua: Marijo Simon.  Argazkiak: Aukeran eta Capicua. 2019ko uztailak 11, osteguna.

 

Udazabal egitasmoaren barruan, herritarrek bi ikuskizun berriekin gozatzeko aukera izango dute asteburuan. Bihar, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Zaldibar frontoian Aukeran Dantza Taldeak  'Maurizia naz' dantza ikuskizuna eskainiko du.

 

Aukeran Dantza Taldea Donostian 1997 urtean sortu zen Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren eskutik, harrezkero hainbat ikuskizun ekoiztu ditu.Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak.

 

 (id: 7594804)Larunbatean berriz, Aragoitik etorritako Capicua konpainiak 'Koselig' zirko-ikuskizuna aurkeztuko du Biteri plazan arratsaldeko 20:00etan. Capicua konpainia 2009 urtean sortu zuten Rebeca eta Yolanda Gutierrezek, eta Iris Murrek.  Zirkua, antzerkia, umorea eta magia nahasten dira euren espektakuluetan.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE