Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoieneko Mugimendu Feministak
Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak aurkeztuko ditu Arrasaten
Azaroaren 1eko asteburuan ospatuko dira Durangon. Aurretik irailaren 19an aurkezpena Seber Altube plazan egingo da.

Testua eta kartela: Debagoieneko Mugimendu Feminista. 2019ko irailak 16, astelehena.

 

Azaroaren 1eko asteburuan Durangon Euskal Herriko Salda Badago! V. Jardunaldi Feministak ospatuko dira. Aurretik irailaren 19an, Arrasaten, jardunaldien aurkezpen ekitaldia egingo da.

 

Kaixo emakume* bidelagun hori!

 

Euskal Herriko SALDA BADAGO! V. Jardunaldi Feministak heltzear daude, azaroaren 1eko asteburuan, Durangon ospatuko ditugu, alegia.

 

Beraz, azken txanpa honetan, izen-emateari bultzada bat emateko asmoz, irailaren 19an, 19:00etan, Arrasateko Seber Altube plazan, aurkezpen-ekitaldi xume bat egingo dugu bailarako mugimendu feministok elkarrekin.

 

Zatoz gurekin eta etxeko ZURE KATILUA ekarri.

 

Debagoienean ere, SALDA EGON BADAGOELA aldarrikatu dezagun!!!”

 

Debagoieneko Mugimendu Feministak

 

 (id: 7603378)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE