Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Leintz Arizmendikoak Granadako finalean izan dira

Realeko Oihana atezaina Mondrako taldekide ohiekin izan da garaipenean

Oihana Aldai talde txuri-urdineko ordezko atezaina da, eta espainiar erreginaren Kopa irabaztea lortu zuen taldearekin. Finalean ere izan ziren bere hainbat taldekide, egungo Leintz Arizmendiko jokalariak.

590.Reala.Kopa.Txapeldunak.Egunez.MARTA-UGARTE (id: 8823438)


Argazkiak: Sandra Ayala Cano, Marta Ugarte eta Diario Vasco / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 13, astelehena

 

Arrasateko hainbat lagunek Granadara (estatu espainiarra) bidaiatu zuten Realaren finala zelaian bertan ikusteko. Horien artean Leintz Arizmendiko egungo hainbat jokalari zeuden.

 

"Nesken futbola bultzatzeko joan ginen Granadara - azaldu digu Marta Ugarte taldekideak - eta Reala irabazteko faboritoa ez zenez, garaipenak kriston poztasuna eragin zigun".

 

 

590.Reala.Kopa.Txapeldunak.Zutik.DIARIO-VASCO (id: 8871308)

Lagun talde honek finala bertatik bertara jarraitu zuen, "90 minutuak zutik izan ginen, harmailetan giro itzela zegoen, publikoak etengabean animatu zuen, eta zaletuak bikain aritu ziren".

 

Realak bigarren gola sartu ondoren "azken 30 minutuak luzeak egin zitzaizkigun, nerbio askokin jarraitu genuen finala". Alabaina azkenean talde txuri-urdinak irabaztea lortu zuen!

 

595.Reala.Txapeldunak.Ospatzen1.SANDRA-AYALA-CANO (id: 8922267)

595.Reala.Txapeldunak.Ospatzen2.SANDRA-AYALA-CANO (id: 8988013)

Taldeak garaipena zaletuekin ospatu zuen, eta Realeko egungo ordezko atezaina, Oihana Aldai Aranzabal aretxabaletar atezainak Mondran jokatu zuenez, bere taldekide ohiekin titulua zelaian ospatu ahal izan zuen.

 

Marta Ugartek azpimarratu du "bai talde barruan, baita kanpoan ere, oso ondo moldatu gara Oihanarekin. Gainera, bera orain kanpoan dabilen arren, berarekin elkartzen garenean harreman oso ona izaten jarraitzen dugu. Hau adierazten dut berarekin jokatu dugun guztion izenean".

 

 

590.Reala.Kopa.Txapeldunak.Gauez.MARTA-UGARTE (id: 9032375)

Ospakizuna "batez ere futbol zelai barruan izan zen" baina Granadako kaleetan ere jai giro txuri-urdina izan zen nagusi. Goiko argazkian arrasatearrak Paloma Puyolekin ageri dira, freestyle futboleko munduko txapeldunarekin.

 

Marta Ugartek baloratu du "nesken futbola aurrera doa poliki-poliki, eta hori argi erakusten du Kopako finalak, aspaldian ikusitako partidurik emozionantea izan da".

 

Alabaina "oraindik lan asko dago egiteko, eta bide horretan komunikabideek laguntza handia eman dezakete". Aupa Leintz Arizmendi, Reala eta emakumeen futbola!

 

 

Erlazionatutako albistea:
Realak eta Alavesek Arrasaten jokatuko dute Euskal Herria Kopa
2019ko maiatzaren 13an argitaratutako albistea
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE