Testua: Koldo Carrillo/Argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa- 2015/12/22
Herri probek herritar ugari erakarri dituzte Zaldibarren eguerdian. Helduak zein neska-mutikoak harrituta geratu dira kirolarien trebeziarekin eta emozio puntua ez da falta izan lehia ezberdinetan. Telleria harri-jasotzaileak gurean izan dira gaurkoan eta hauekin batera, Sorondo eta Gartzia emakume beratarrak aizkoran eta trontzan izan dira Zaldibarren bildutako guztiei erakustaldia eskainiz. Tartean, bi emakume eta bi gizonen arteko lehia izan da; emakumeak zutik jardun diren bitartean, gizonek etzanda egin dute proba bat.
Mugertza eta Kañamares osaba-ilobak abiadura proba bizia egin dute aizkorarekin eta Peio Kañamaresek irudi ikusgarriak egin ditu motozerrarekin.