Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zinegotzia ''harro'' azaldu da lorpenagatik

Oscar Garciak (PSE) Ospitalea zoriondu du Joint Commission ziurtagiriagatik

PSEren prentsa ohar batean baloratu du ziurtagiria berriro lortzeak "aitortzen duela ospitaleko profesionalek egindako esfortzua".

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 22, astelehena


Garciak prentsa-ohar batekin azaldu du Joint Commission International ziurtagiriak baloratzen duela "laguntzaren kalitatea, pazientearen segurtasuna, arriskuen murrizketa eta kudeaketa eredua".


"Pozik gelditu gara Debagoieneko Ospitaleak, beste behin, Joint Commission Internation ziurtagiria lortu duelako. Honek aitortzen du ospitaleko profesionalek egindako esfortzua".


PSEko ordezkaria "harro" azaldu da, eta ospitaleko profesional taldea zoriondu gura izan du.


Gogora ekarri nahi izan duenez, ospitalea "Arrasateko PSE-EEren aldarrikapen zahar" izan zen. Ospitalea "posible izan zen Francisco García Raya eta Blanca Roncali esker".

 

 

 

Erlazionatutako albistea:
"Arrasateko osasun-zentroko eta kanpoko kontsultetako tenperaturak jasanezinak dira"
2019ko uztailaren 16an argitaratutako albistea


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE