Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
“Lutxo” Iturrino da Mondrako entrenatzaile berria
Erreala eta Athletic-en jokalari moduan aritutako mutrikuarrak bere lantaldea ekarriko du Arrasatera, eta Zuzendaritzak jakinarazi duenez, aste honetan egingo dute aurkezpen ofiziala.
Isei Barbero / Argazkiak:  Mundo Deportivo / 2012ko uztailak 23, astelehena

 

300 (id: 8092081)Ohorezko Erregionaleko Mondrak dagoeneko izan badauka entrenatzaile berria:   Luciano “Lutxo” Iturrino (Mutriku, 1963).  Klub zuri-moreko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Iturrinok bere lantalde propioa -bigarren entrenatzailea eta laguntzailea- ekarriko du Arrasatera, eta aste honetan bertan egingo dute aurkezpen ofiziala.

 

Futbolaren munduan aski ezaguna da Iturrino, Errealaren harrobian hainbat urte eman ostean, 1984. urtean egin baitzuen debuta jokalari moduan lehen taldearekin.  5 urtez defendatu zuen elastiko txuri-urdina, eta 1989an Athleticek fitxatu zuen.  Bilbo aldean bi denboraldiz izan zen, eta 1991an Logroñesera alde egin zuen.  Errioxatik Donostiara itzuli zen 1994an, eta urtebete Anoetan eman ostean, Salamancak fitxatu zuen.  Bere kirol ibilbideko azkeneko urteak Euskal Herrian eman zituen, 1998 eta 2000 bitartean Eibarren, eta 2000-2001 denboraldian Ondarroan.

 

Dena den, aulkitxoetan eskarmentu handiko gizona ere bada Mondrako entrenatzaile berria.  Jokalari gisa erretiroa hartu ostean, Iturrinok hainbat urte eman zituen Zubietan, Errealeko harrobiko taldeekin lanean.  2008an Lezamara alde egin zuen, eta azken urteetan Eibar Futbol Taldeko gazteekin ere aritu da lanean.  Azpimarratu beharra dago jokalari moduan titulu bat baduela esku artean Iturrinok, 1986-1987 denboraldian Errealarekin Zaragozan irabazitako Errege Kopa.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE