Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Giro polita Aretxabaletan

Mondra gailendu da Ibarrako derbian, ez sufritu gabe ordea (1-2)

Testua, argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea / 2019ko otsailak 10, igandea

 

Mondraren hamaikakoa:

 

-Xabi Olano

-Iker Uribarren

-Julen Aranbarri 'Buck'

-Julen Urrutia

-Oihan Rodriguez

-Odei Bouzon

-Iñigo Arizmendiarrieta

-Gorka Eraña

-Xabi Arrizabalaga 'Arripu'

-Asier Sanchez

-Iker Sanchez

 

Tentsioa nabaria zen Aretxabaleta eta Mondraren arteko derbiko lehen minutuetan, bi taldeek behar beharrezkoak baitzituzten hiru puntuak. Sarraigileek dinamika oker batetik atera eta berriz gora begira jartzeko ilusioa zeukaten, baina bizilagunak premia larriagoaz zeuden, jaitsiera postuak besarkatzen baitabiltza.

 

Lehen minutuetako tanteoan etorri da etxeko taldearen gola, eta Mondrak erantzun nahi izan du bizkor, baina baloiaren jabetza izanda ere kosta egiten zaie aukerak sortzea. Lehen zatiko azken minutuetan lortu du Gorka Erañak bilatzen zebilen baloia, eta berdinketa ezarri du markagailuan. 

 

Atsedenalditik bueltan errespetu handiz zelairatu dira bi taldeak, eta ez da joko jarraikor handiegirik ikusi. UDA-ko erdilari batek bigarren txartel horia jaso du kontraeraso bat geldiariazi nahiean eta aldageletarako bidea hartu du. Jokalari bat gehiagorekin, Mondrak hegalak aprobetxatu ditu, eta Iñigok Oihani emandako sakoneko baloi bat azpitik erdiratu du lateralak, eta Asier Sanchezek sareetara bultzatu du. 

 

Ondorengo minutuetan sufritzea tokatu zaie zurimoreei. Aretxabaletarrek kementsu egin dute gora, eta izan dituzte gola sartzeko aukera majoak, baina Xabi Olano atezaina ezin hobeto moldatu da atepean. Hiruzpalau jaurtiketa garbi atera ditu tolosarrak, etxeko taldearen kalterako. 

 

Azkenean Mondrak ondo landutako garaipena lortu du bizilagunaren etxean. Datorren astean ligako bigarren sailkatuaren bisita jasoko du Mojategin, Anaitasunarena hain zuzen.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE