Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Horietako gehienak Udalean aurkeztu dituzte

7.686 sinadura batu dituzte Arrasaten Atez atekoaren aurka

PaP Stop eta Arrasate Garbi plataformek aurkeztu dituzte datuak. Hausnartzera dei egiten diete Atez atekoa “inposatu” nahi dutenei.

500.Atez.Aurk.Aurkez.Hizlar (id: 8050176)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko uztailak 21, ostirala

 

Atez atekoaren aurkako bi plataformek (PaP Stop eta Arrasate Garbi) datu hauek aurkeztu dituzte Kulturaten.

 

Plataforma hauek ere 5. kontenedorean alde agertu dira beste behin. Aurkezpenean parte hartu dute:

  • Maialen Romero (PaP Stop)
  • Oscar García (PaP Stop)
  • Mertxe Trojaola (Arrasate Garbi)
  • Jone Astigarraga (Arrasate Garbi)

Gaur eguerdian egindako ekitaldian, herritar talde bat ere izan da bertan, eta batzuek hitza hartu dute.

 

Sinadurei dagokienez, arrasatearren artean jasotako 6.686 firma notarioaren aurrean aurkeztu dituzte. Ildo horretan, gaur eguerdian Udalari aurkeztu dizkiote BAZ bulegoan.

 

Firma horiez gain, azken 3 egunetan 1.200 sinadura gehiago lortu dituzte, oraindik notariatik pasatu ez direnak.

 

500.Atez.Aurk.Aurkez.Herrit (id: 8074246)

 

Adierazi dutenez, “zaborrari buruzko polemika positiboa izan leike, aprobetxetan jakin ezkero, inposaketa alde batera itxixaz”.

 

Horrela, “kontzientziaziño maila handixaua lortuta, etapa barri bat hasi leike, birziklapen eta konpostaje portzentajiak nabarmenki haundittuko dielarik”. 

 

Jakitera eman dute, Hernanin, zabor-tasa igo behar izan dela: 2010ean 97'3 eurokoa zen eta 2012an 189'10 eurokoa da.

 

Plataformak kezkatua azaldu dira “Atez Atekuak etxe bakotzeko intimidadia fiskalizatzen dau”. Gehitu dutenez, “ez dogu zaborren diktadurapian bizi gure” 

 

Eskatzen dute sinadura kopuru honekin “reflexionetara eraman behar dauz Atez Atekua gure herrixan inposatu gure dabenei”.

 

Udalari sinadurak “kontutan izen eta Atez Atekuaren aprobaziño prozesua geldierain deixen”.

 

 


Erlazionatutako albisteak:

Atez ateko sistema "geldiarazteko" helburuarekin jaio da Arrasate Garbi plataforma
2012-ko ekainaren 7an publikatutako albistea

Atez Atekoaren aurkako plataformak dio 2.000 sinadura lortu dituela
2012-ko martxoaren 23an publikatutako albistea

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE