Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Itsuen harrapaketa, gurpildun aulkiko slaloma,...

300 neska-mutikok kirol egokituak probatu dituzte LEK Jaian

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 25, zapatua


Aurten ere Leintz Eskola Kirolaren Azken Jaia ospatu da, hain zuzen, urtean zehar egitasmo honetan aritutako haur eta gaztetxoei zuzendurik.


Antolaketa lanetan LEK eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa aritu dira, eta Udalak Iturripeko instalazioak zabaldu dizkio jaiari.


300 bat neskatila-mutikok parte hartu dute gaur goiz eta eguerdiko ekitaldian. Biteri plazan egitekoa zen baina euriaren ondorioz Iturripeko kiroldegian ospatu da.


Jaiaren lehen zatian haurrek eta gaztetxoek ondorengo kirol edo jarduerak probatu dituzte eta horietan trebatzeko aukera izan dute:

  1. gunea: Erreleboak rol ezberdinetan
  2. gunea: Itsuen harrapaketa
  3. gunea: Gurpildun aulkiko slaloma
  4. gunea: Puzzlea
  5. gunea: Futbol garun paralisia

Ekitaldiaren bigarren zatian ginkana ospatu dute, eta amaiera partean opariak zozkatu dira. Aipatzekoa da erregalu horiek Forum Sportek eta Arrasateko kirol-elkarte batzuek musu truk eman dituztela.

 

Aipatzekoa da Ibai-Artek bat egin duela jai honekin, eta elkarte honek gaur magia ikuskizunak eskaintzen dabilenez, Oliver magoak ikuskizuna eman du Iturripeko kiroldegian. Hori guztiori kontuan hartuta, LEKek oso positiboki baloratu du ekitaldia.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE