Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasaterra aldaketa klimatikoaren kalteak ikertzen dabil

Maitane Olabarrietak jaso du estatubatuar gobernuak ikerlariei aitorturiko sari nagusia

43 urteko lagun honek Floridako kostaldea ikertzen dihardu, aldaketa klimatikoaren ondorioz "etorkizuneko kalteak aurreikusteko eta, ahalik eta gutxien izan daitezen, gure burua presta dezagun".

595.Maitane.Olabarrieta.Pecase.FAMILIA (id: 9261141)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Familia, Diario Vasco / 2019ko uztailak 27, zapatua


Maitane Olabarrieta Lizaso arrasatearra 1976ko azaroaren 8an jaio zen, eta hiru anaia-arrebetatik gazteena da. Bere gurasoak Eukeni eta Arantza dira.


Batxilergoa egin ostean, Itsasoko Zientziak ikastera joan zen Kanaria Handira. Ikasketak amaitu ostean, ozeanografo honek Santanderren lan egin zuen, Kantabriako Unibertsitateko Hidrologia Institutuan hain zuzen.


Ondoren, Amerikako Estatu Batuetara joan zen, eta hainbat ikerketa burutu zituen Woods Hole Institutu Ozeanografikoarentzat, Massachusetts estatuan.


4 urte AEBetan egin ostean, Kantabriako Unibertsitatera itzuli zen, baina handik 10 hilabetera "eskaintza ukaezin" bat jaso zuen:


Floridako Unibertsitateko Ikerkuntza Sailean lan egitea, eta Maitanek baietz erantzun zuen. 5 urte daramatza horretan, ozeanografiari buruz estatubatuar gobernuarentzat ikertzen, baita ikasleei eskolak ematen ere.


2016an Zientziaren Fundazio Nazionalak Maitane saritu egin zuen Early Career Award izeneko sariarekin.

 

Maitanek aitorpena jaso zuen Floridako mendebaldean egindako ikerketa batengatik. Izan ere, Matanzaseko bokalean sedimentazio dinamika eta eboluzio morfologikoa sakonki aztertu zituen.


Arretagunea jarri zuen ibai batek edo errekaxto batek beste ur masa batean (laku batean edo itsasoan esaterako) isurtzen den gunean. Izan ere, tokiaren arabera, forma ezberdinak izan ditzake.


Gune horietako estuarioa izan daiteke, hau da, erreka bat itsasoratzen den lekua, eta beraz ur geza eta gazia nahasten dira bertan.


Ikertzaile arrasatearraren egitasmoak sakontasunez jakin gura du itsasoratzeek nola funtzionatzen duten. Estuarioak etengabean aldatzen ari dira aldaketa klimatikoaren eta itsasoaren mailaren igoeraren ondorioz.


Nahasmen hauen ondorioz ekaitzak, prezipitazioak, olatu handiak,... sortzen dira, eta informazio hau ezagutzeak "berebiziko garrantzia dauka etorkizuneko aldaketak aurreikusteko eta, kalteak ahalik eta gutxien izan daitezen, gure burua presta dezagun".


Ikerketa hau momentuz garatzen dihardute, baina orain arte lortutako aurrerapenak baloratu egin ditu estatubatuar gobernuak, PECASE sariaren bitartez, Diario Vascok adierazi bezala.


PECASE saria (Presidential Early Career Award for Scientist and Engineers) Washingtonek zientifikoei, ikertzaileei eta ingeniariei aitortzen dien sari garrantzitsuena da.


Saritutako pertsonak nabarmendu egin dira teknologia, hezkuntza, zientzia eta matematikak aurrera egiten laguntzeagatik, betiere Amerikako Estatu Batuetan egindako lanei dagokienean.


Sari hau 1996an sortu zuten, eta ikerketa independenteak saritzen ditu. Etxe Zuriak eta beste erakunde batzuek (Zientzia eta Teknologia Politiken Bulegoak esaterako) aitortu egiten dituzte.


Sari banaketa ostegunean ospatu zen Etxe Zurian, eta Amerikako Estatu Batuetako 50 estatuetako 60 ikertzaile inguru elkartu zituen.

 

Normalean, AEBetako predienteak banatzen ditu sariak, baina aurten Donald Trump-ek kale egin du. Bere ordez, Zientzia eta Teknologietako zuzendariak, Kevin Droegemeier-ek banatu zituen diplomak.


Maitanek une hau "oso garrantzitsu" bezala definitu zuen,bere gurasoak ekitaldian zeudela, eta eserlekuetatik hunkituta jarraitu zuten ekitaldia, lan eta esfortzu gogorrari saria jasoz.


"Uste dut sari hau nire familiarentzat aitorpen bat dela - adierazi zuen Maitanek - . Izan ere, beraientzat ez da batere erraza nik Atlantikoaren bestaldean bizitzea eta lan egitea".


"Sari hau aitorpen bat da ere nire mentoreentzat: Arnoldo Valle-Levinson, Giovanni Coco, John C. Warner, Sonia Castanedo eta Raúl Medina. Baita nire laborategiko zientzialari gazteentzat ere, euren sostengua uneoro ezinbestekoa baita".


Tamaina handiko ekitaldi bat izan zenez, Maitaneren familiatik gurasoek soilik izan zuten sarbidea. Hori zaila izan zen "oso batuta dagoen familia" batentzako, Eukeni aitak azaldu bezala.


"Beti egon gara gure seme-alabetaz harro, baina pozten gaitu Maitanek bere alorrean horrelako arrakasta lortzeak" Diario Vascori adierazi bezala.


Familiak bat egingo du Donostian, Maitanek urtero egiten duen bisitan hasi zuzen. Zorionak Maitane eta familia! Jarraitu horrela!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE