Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
BARKAMENAZ
Eneko Barberenaren iritzi artikulua.

120.Eneko.Barberena.EHBILDU (id: 7601706)

Testua: Eneko Barberena / Argazkia: EH Bildu / 2018ko otsailak 8, osteguna


Astearteko plenoan gaietako bat Mondragon Unibertsitatearen
eskaera bat izan zen obra, eraikuntza eta instalazio zergan hobaria aplikatzeko. Prentsak “barkamen” hitza erabili du kronikatan eta hori dela eta azalpen batzuk ematea bidezkotzat jotzen dugu.


Barkamena hitzak, bere osotasunean ertz ugari ditu. Barkamena
erabiltzen da gatazka bat egon ohi denean zauriak ixteko aukeren
artean, barkamena da Zapaterok egin zuena EAJ-k hala eskatuta
Durangoko sexu erasotzaile bat indultatuz eta barkamena da erlijio ugarik erdigunean jartzen dutena.


Baina hobari fiskalen kasuan, ez dugu uste barkamenaz aritzea
tokatzen zaigunik. Ez zaigu iruditzen aproposa esatea jubilatuei
kiroldegian abonu zati bat barkatzen zaienik. Ez zaigu iruditzen
aproposa esatea azokan arrasateko baserritarrei tasa osotasunean
barkatzen zaienik eta ez zait aproposa iruditzen kotxe elektriko bat
erosten dutenei udal ibilgailu zerga barkatzen zaienik.


Barkatu zitzaien amnistia fiskalean zerga iruzurgileei. Politika baten
aplikazioan serioa da EH BILDU eta uste dugu seriotasun horrekin
dagokigula plazaratzea.


Esango genuke Arrasateko Udalak jubilatu kolektiboa laguntzen duela,
herriko baserritarren aldeko politika aurrera daramala edota
ingurumena zaintzeko proposamenak dituela. Hiruetan hobari fiskalei
buruz ari gara, Mondragon Unibertsitatearen kasuan bezala azken
plenoan.


Plenoan, udal talderen batek iradoki zuen gu ez gaudela hezkuntza
publikoaren alde. Erronka luzatzen diogu edozein talde politikori froga
dezatela gu baino lan handiagoa egin dutela esparru honetan. Udal
ordezkaria Herri Eskolan EH BILDUko zinegotzia da eta buru-belarri
aritu da lanean. Eusko Legebiltzarrean ere Musakolako Herri Eskolaren
egoeraz loturik galderak eta ekimenak egin ditugu. Garraioa, ikasle
segregazioa eta abar landu eta jorratu ditugu. Eta ezin badute
frogatu, isil daitezela gezurrak esaten aritu ordez.


Amaitzeko, abiapuntua ere izan da astearteko plenoa hobari fiskalen
inguruan EH BILDUk bultzatu duen eztabaidan. Progresibitatearen
aplikazioaz, hobari sektorial jakinen funtzioaz edota egun den
araudiaren koherentzia hobetzeaz proposamen zehatzak ditugu
ezkerretik eta herrigintzatik. Kokatu dezagun eztabaida hor, eta ez

hobaria eta barkamen hitzen arteko nahasmenean.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE