Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Barre zoroetan eztanda egin arte 360 Aretoan

...ala Gatibu talde bizkaitarrak bariku gabean eskeini zuen kontzertu potentearen kronika "amateur"a. Kazetari profesionala ez naizenez, "hitz artien galdute" nabil. Gatibuk berak lerro hauek inspiratuko ditu baina.
500.Gatibu.Publikoarekin (id: 7579589)

Testua: Ane Albizu / Argazkiak: Gontzal Landa / 2009ko martxoak 2, astelehena

 

Mondraberri 10ak bueltan 360 Aretora ate joka agertu zenean, baziren zenbait Gatibuzale lehenengo tragotan. Poliki-poliki azken ordura arte itxi eta sarrera leihatilan bertan erosi zuten jarraitzaileak lotu ziren. Arrasatekoak gitxi eta ingurukoak dexente, antza. Heldu da ordue, 11ak pasatxu ziren txantatatxaaan taldeko kideak kamerinoko eskaileratik behera eszenatokian euren sarrera triunfala egin zutenean. Eta, zelan ez, lehenengo abestia: Bang-bang txiki-txiki bang-bang, bere txokotik sorgiñ txapelgorridun honek flipatu zuena.
 
Entzulegoaren begiek gehiago nahi dot esaten zutela igarrita, Alex biseraduna eta bereak gogotsu ekin zioten azken diskako kantei. Orain dela 4 urte irekitako plaza honek duen akustika bikaina lagunduta, bandak diskan entzuten den sonoritate bardina lortu zuen, fan zen afiziñoaren zorionerako. 

 

500.Gatibu.Sentimendu (id: 7633901)
 

Gure lehenengo lerroko izkinatik sumatu genuenez, beste gitarra batek emoten duen indarragaitik ala auskalo zergaitik, giroa hasiera-hasieratik pizten joan zen. Haimarrek bere zapi interesantea kendu behar izan zuen eta guzti. Izan be, publikoak albo batera itxi zituen bizkaitar- gipuzkoar lehia sanoa (Aupa Athletic be entzun ete nuen?) eta konexio haundia erakutsi zuen konbo gernikarragaz abesti mitikoenen momentuan. Ur hotzetan Urepel, besteak beste, bero koreatu zen. Aitatu beharra dago Alex 2 lingotazo moment- ekaz be berotu zela...
 
Jarraian Gatibuk egun hauetan eh-an bizi den egoera latza eta gure artean ez daudenak gogoratu zituen Apirilaren 27a baino justu 2 hilabete lehenago. Baina segidan, nahigabeei gaina hartuz, gure buruari barre egitea be osasungarria dela eta bateriajolearen (eta bere kapela estiloso bananduezinaren) erritmoa jarraituz, Pailazo dibertigarria jo zuen taldeak.

 

590.Gatibu.Bostak (id: 7697746)
 
Udaberrixegaz amaitu? Ezin, "beste bat, beste bat" zaparrada. Orduan, Mikelek adatsa astintzeari itxi eta goxo-goxo Eztanda egin arte tema abestu zuen Gatibuk. Aiii, diska benetan erotikoa azkenengo hau, zentzu guztietan gozatzekoa, gero!
 
Bigarren bisa ozenago inkluso eskatu zen. Zein jo eta zuzeneko guztietan azkenerako erreserbatzen ari diren Zeu, zeu, zeu, galduezina. Eta galdu bazenuen, badakizu, hurrengo kontzertura etorten bazara, beste bat izango zara.

 

450.Gatibu.Bateria.Goitik (id: 7792555) 
 

Jaun-andere agurgarriok, txalo bero bat Gatibukoentzako. Bai horixe.

 

500.Gatibu.Txaloak (id: 7834640)



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE