Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Nutrizionista arrasatearra Kulturaten ariko da

Elikagaien etiketei buruzko hitzaldia emango du Laura Alutizek

Dendetan 'light' edota 'bajo en grasa' bezalako etiketak ikusi ohi ditugu, baina elikagai horiek zein punturaino dira osasungarriak? Gai honen ingurukoa izango da osteguneko ekitaldi irekia.

595.Etiketatua.Hitzaldia.LAURA.ALUTIZ (id: 8353318)


Kartela eta portadako argazkia: Laura Alutiz / Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 15, asteartea

 

 

Supermerkatuetara edo beste denda batzuetara elikagaiak erostera joaten garenean, askotan 'bajo en grasa', 'light' eta antzeko etiketak irakurtzen ditugu.

 

Produktu horiek benetan osasungarriak diren edo ez jakiteko, ostegun honetan hitzaldi bat izango da Kulturaten, eta Laura Alutiz arituko da hizlari. Arrasatear gazte hau nutrizionista da.

 

Ekitaldia arratsaldeko 18:30etik 19:30era izango da, gazteleraz eta ateak zabalik izango ditu herritar guztientzat. 

 

Laura Alutiz nutrizionista Facebooken

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE