Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondragon Unibertsitateak eta AMECOOPek

"E-ekintzaileak Gizarte Ekonomian" izeneko plataforma birtuala aurkeztu dute

Ekimen honen bitartez, gizarte-ekonomiaren esparruan emakumeen artean ekintzailetza eta autoenplegua sustatzea da, emakumeen kooperatibak sortzen laguntzeko.

Mondraberri, azaroak 14, ostirala
 

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak eta Kooperatibetako Emakume Enpresarien Elkarteak, AMECOOPek, gaur ostirala, "E-ekintzaileak Gizarte Ekonomian/E-emprendedoras en la Economía Social" izeneko plataforma birtuala aurkeztu dute Donostian, gizarte-ekonomiaren esparruan emakumeen artean ekintzailetza eta autoenplegua sustatuz emakumeen kooperatibak sortzen laguntzeko.

 

595.mu.on-line (id: 8071284) 

Plataformak, doan izanik, bazkide ez direnei ere lagunduko die eta erreminta teorikoak eta praktikoak eskainiko ditu, hala nola, simulazio-tailerrak, kasu praktikoak, proiektuak, pertsonen ekintzailetzarako gaitasunen eta enpresen behar teknologikoen eta finantzarioen diagnosi-azterketak, etab. Horrela, bada, kooperatiba sortzeko interesa dutenek arrakasta izateko beharrezko baldintzetan lan egin dezaten nahi da, eta, nahiz eta bereziki emakumeei zuzendurik dagoen, gizonezko ekintzaileek ere parte hartu ahal izango dute.


Erreminta berri hori aurkezteko, hain zuzen, jardunaldia antolatu dute bi erakundeek ostirale honetan, Amara Plaza Hotelean, Donostian, 11:30etik 13:30era. Bertara inguratu diren guztiei programaren abantailen eta erabileren berri eman diete.


E-ekintzaileak


Plataforma horri esker, nahi dutenek erreminta birtual bat izango dute eskura kooperatiben alorreko ekintzailetzari buruzko edozein kontsulta egiteko. Gainera, zuzeneko bide bat izango dute kooperatibismoari eta enpresak martxan jartzeari buruzko zalantzak eta gaiak argitzeko, esaterako: ekintzailetza-plan bat nola egin, ekintzailetzarako gaitasunetan nola prestatu, denbora-kudeaketari buruzko erremintak, arriskuen kudeaketa, arriskuak hartzeko gaitasuna neurtzeko joko interaktiboak, finantza-alorreko proiektuetan nola parte hartu, blogak, foroak, laguntzarako eskuliburuak, argitalpenak, ideiak trukatzeko gunea, etab.
Batez ere emakumeei zuzenduta dago, eta oso programa erabilgarria da, enpresak sortzeko eta jada sortuta dauden enpresei laguntzeko prestakuntza eta aholkularitza emango duten teknikarientzat.


Jardunaldia


Ostiral honetako jardunaldian izan dira Mondragon Unibertsitateko Zientzien Fakultateko dekano Lander Beloki eta AMECOOPeko lehendakari Mari Carmen Martin. Gainera, fakultate horretako irakasle Eunate Eliok emakume ekintzaileei eta gizarte-ekonomiak eta kooperatibismoak eskaintzen dituzten aukera berriei buruzko hitzaldia eman du. Ondoren, 12:30etik aurrera E-ekintzaileak proiektua eta ekintzailetzarako gaitasunen plana aurkeztu dira.


Kooperatibetako Emakume Enpresarien AMECOOP Elkartea kooperatibetako emakumeek, bai bazkideek bai langileek, osatzen dute, eta lan-kooperatibetan emakumeen parte-hartzea eta sustapena bultzatzea du xede. Haren helburuen artean honako hauek dira aipagarrienak: emakumeen artean lan-kooperatibak sustatzea, eta norberak bere enplegua kudeatzea; gogoetarako elkarguneak sortzea; ekonomian emakumeen parte-hartzea sustatzea; autoenpleguan interesaturiko emakumeei zuzenduriko programak eta proiektua garatzea; beste emakume-erakunde batzuekin lankidetza-bideak ezartzea; kooperatiben mugimenduaren barruan genero ikuspegia sartzea eta Espainiatik kanpoko kooperatiben alorreko beste emakume batzuekin lankidetzan jardutea.


Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren estimazioen arabera, mundu osoko 800 milioi pertsona kooperatibaren bateko kide dira. Hau da, munduko biztanleriaren % 12 kooperatibista da. Kooperatibek mundu osoan sortzen eta mantentzen dituzte enpleguak eta 100 milioi pertsonari baino gehiagori ematen die lana, gai horretan enpresa multinazionalek eskainitakoaren % 20. Estatuan bakarrik 18.000 lan-kooperatiba inguru daude, eta 266.000 pertsonari ematen die lana.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE