Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Alarde parekidearen aurkako erasoak salatu zituen

Victoriano Etxabe izango da Arrasateko parroko berria

Itziarren jaio zen, 56 urte ditu, eta iaz Hondarribian alarde parekidearen alde agertu zenez, Alarde tradizionaleko jarraitzaile askok kritikatu zuten, eta Hondarribia utzi behar izan zuen.

595.Victoriano.Etxabe.DIARIOVASCO (id: 663208)


Argazkia: Diario Vasco / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 8, astelehena 

 

Horacio Argaratek 10 urte egin ditu Arrasateko parroko gisa. Oraintsu, baina, Donostiako Gotzaitegiak erabaki du Oñatiko parroko izendatzea.

 

Ondorioz, Arrasateko parrokian geratuko den hutsunea betetzeko, Jose Ignacio Munilla gotzainak erabaki du Victoriano Etxabe izatea bertako parrokoa.

 

Biek ala biek herenegun arratsaldean mintzatu ziren, eta atzokoan Horacio Argaratek berria baieztatu ahal izan zigun. 

  

Gotzaitegiak erabaki du Victoriano Etxabek Arrasateko zeregina hartzea, hemen "Oñatin baino lan errazagoa izango baitu". 

 

Baina nor da Victoriano Etxabe? Itziarren jaio zen orain direla 56 urte, baina bizitzako urte ugari Arro Goikoan eman ditu, bere familiaren baserria bertan dago. 

  

Iazko Hondarribiko Alarde parekidearen kontrako erasoei aurre egin zien, eta ondorioz alarde tradizionaleko hanbat parroko honen aurka jarri ziren. Ondorioz, Hondarribitik joan behar izan zuen.

 

"Urte honetan ikasten jardun du, pertsona jantzia da, lau hizkuntza menperatzen ditu - baloratu du Horacio Argarate parrokoak - Antropoligian lizentziatua da, erizain aritu zen, eta Teologia eta Filosofia ikasketak egin zituen". Fisikoki oso garaia da, ia bi metroko altuera dauka. 

 

Erlazionatutako elkarrizketa: 

"Arrasaten bezala, Oñatin ere gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatuko naiz"

2019ko uztailaren 4an argitaratutako elkarrizketa 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE