Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
NATURGAS MAKALU'09
Haizea dute etsai hiru mendigoizaleek
EGURALDIAK TXARRERA MAKALUN

595 (id: 7339080) 

 

Bilbao, 2009ko maiatzaren 21a.

 

Makaluko oinarrizko kanpalekuan albiste eskasak jaso dituzte Albertok, Juanek eta Mikelek. Eguraldi erabat aldakorraren baitan, gaur iritsi zaie hurrengo egunetarako aurreikuspena, eta ez da bat ere ona. Parteak elurra iragartzen du hurrengo egunetarako, baina hori baino txarragoa dena, baita haize-indarraren haunditze bat ere, igandetik aurrera. Guzti honek adieraziko luke monzoia iristear dagoela iada Himalaia mendilerrora.

 

Aukerak gero eta murritzagoak dira, beraz, eta astirik iada ez dago ahalegin berri bati ekiteko. Eguraldi oneko lau eguneko tarte bat behar zuten, baina ez dirudi iritsi behar zaienik. Ezinezkoa da Beltz Handiaren hertz vertical zorrotz hori ‘esku hutsik’ igotzea, soka finkorik gabe, kranpoi eta pioletaz soilik, alpinistak gailurraren aurrean sortzen ikusten dituzten zurrunbiloen artean…

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE