Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hainbat arrasatear boluntario aritu ziren

Arrasateko Gure Eskuk positiboki baloratu du zapatuko manifestazioa

TESTUA ETA ARGAZKIAK: ARRASATEKO GURE ESKU / 2019ko urriak 21, astelehena

 

Larunbatean, urriaren 19an, ehunka debagoiendarren ahotsek bat egin zuten Donostiako manifestazioan “Erreferenduma Ez Da Delitua, defenda dezagun gure erabakitzeko eskubidea” lelopean.

Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 42.000 lagunok Donostiako kaleak hartu genituen, gutako bakoitza argi bilakatuz.

Argi bilakatu ginen, epaiaren bidegabekeria eta demokraziaren oinarrizko eskubideen urraketak agerian uzteko eta baita, euskaldunok ere, gure etorkizuna eta erabakitzeko eskubidea azkeneraino defendatuko ditugula argi uzteko.

Ura bere bidean doala demostratu dugu beste behin eta gure bide propioa eginez elkartasunik onena eskainiko diogu Kataluniari.

Izan gaitezen milaka argi, guztien argiak batuz lortuko baitugu bidea ikusteko eta egiteko behar dugun ARGITASUNA!

MILA ESKER DEBAGOIENA!

MILA ESKER EUSKAL HERRIA!

ENDAVANT CATALUNYA!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE