Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Ointxek denboraldi amaierako festa ospatu du
Bertan, klubeko kideek Unai Barrena izan dute gogoan, Polonian istripua izan zuen lehen taldeko jokalaria. Egun batzuk barru, hilaren 26an, klubak Udako Campusa abiatuko du.
Isei Barbero / Argazkiak:  Nagore Goñi / 2012ko ekainak 12, asteartea

 

Zapatuan denboraldi amaierako festa ospatu zuten Ointxe Saskibaloi Elkarteko kideek, eta bai goizean eta baita arratsaldean ere euren kirolik gustukoena praktikatu zuten:  saskibaloia.  Goiz partean klubekoa gaztetxoak nor baino nor izan ziren Iturripen, eta arratsaldean nagusiak.  Partiduez gain, jaurtiketa libreen txapelketa ere ospatu zuten guztiek.

 

Partidu hauen ostean, bai batzuk eta baita besteak ere, mahaiaren gainean bildu ziren.  Lehenengoek Iturripe elkarte gastronomikoan izan zuten hitzordua eguerdi partean, bigarrenek, berriz, Bittori Erretegian.  Denboraldi amaierako festan Unai Barrena izan zuten gogoan, Polonian istripua izan zuen lehen taldeko jokalaria.  “Jolasteko duzun indarra gure beharra, zure buelta gure nahia.  Animo Unai” zioen pankarta atera zuten.

 

590 (id: 7428884)Ointxe Saskibaloi Elkarteko kideek Unai Barrena izan zuten gogoan.

 

Honenbestez, denboraldi amaierako festaren ostean, Ointxe Saskibaloi Elkartea Udako Campusean murgilduko da buru-belarri, hilaren 26 eta 30a bitartean burutuko dena.  Josu Larreategi lehen taldeko entrenatzailearen gidaritzapean, eta saskibaloia ardatz gisa, 8 eta 12 urteko bitarteko neska-mutikoek era guztietako ekintzak burutzeko parada izango dute, baita campusean bertan bazkaldu ere.

 

Izena ematen dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta campusean bazkalduz gero, 85.  Apuntatzeko azken eguna ostiral honetan izango da, hilak 15.  Horretarako, ointxe@ointxe.com helbide elektronikora jokalariaren datuak bidali behar dira, eta aipatutako diru-kopurua klubaren kontu korrontean sartu.  Ezagunen baten bitartez inskripzioa egiteko aukera ere egon badago.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE