Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ezustekoaren bila joango da Donostiara Kanpanzar Arrasate
Mojategin Baztanen kontra jasotako porrotaren ostean, Igor Isasiren mutilek Atletiko San Sebastiani egingo diote bisita. Norgehiagoka igande goizean jokatuko da, 11:00etan hasita.

Isei Barbero / Argazkiak:  artxiboa / 2018ko urtarrilak 18, osteguna



300 (id: 7653608)Iragan astean Mojategin gutxik espero zuten porrota jaso ostean, asteburu honetan etxetik kanpo arituko dira Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak.  Igor Isasiren mutilak Donostiara joango dira igandean, eta goizeko 11:00etatik aurrera Atletiko San Sebastiani egingo diote aurre.  Donostiarrak faborito  badira ere, sarrailagileak ezustekoa ematen ahaleginduko dira.

Ez dio nahi bezala ekin bigarren itzuliari Kanpanzar Arrasatek, esan bezala, porrota jaso baitzuen pasa den igandean.  Sarrailagileek azken sailkatu Baztan izan zuten bisitari Mojategin eta, etxekoak faborito baldin baziren ere, nafarrek pronostiko guztiak hautsi eta puntuak eraman zituzten Arrasatetik.  Garaipenik lortu barik zegoen Baztan, eta denboraldiko lehen jardunaldian garaipen argia erdietsi zuen Kanpanzar Arrasatek Nafarroa aldean. Beste behin, baina, agerian geratu zen Euskal Ligako 1. mailaren gogortasuna eta lehiakortasuna; aurkari txikirik ez dagoela, alegia.

Asteburu honetakoa ere hitzordu gogorra izango da Isasiren mutilentzat, kategorian esperientzia handia duen ekipoa baita Atletiko San Sebastian.  Lehen itzulian Mojategin jokatutako norgehiagokan Isasiren mutilak donostiarrak estutzeko gai izan ziren baina, zoritxarrez, norgehiagokako azken txanpan bisitarien esperientzia eta fisikoa gailendu ziren.

Gauzak horrela, Donostiara baikortasunez joateko aitzakiak izan badauzkate Kanpanzar Arrasatekoek.  Bi taldeen artean une honetan lau puntuko aldea baino ez dago, hortaz, mailari eusteko borrokan aurrerapauso nabarmena ematez gain, Aieten garaipena eskuratzeak sailkapenean Atletiko San Sebastian aurreratzea ere suposatutako luke.  Mojategin gertatutakoa aintzat hartuta, bigarren zatian egon daiteke partiduaren gakoa eta, ziur asko, zentzu horretan Kanpanzar Arrasateri mesede egingo diola irailetik hona kategorian bereganatutako esperientziak.


Kartelera

Seniorrek ez bezala, Arrasate Errugbi Taldeko jubenil eta kadeteek zapatuan jokatuko dute.  Lehenengoek Iruñea hartuko dute Mojategin goizeko 11:00etatik aurrera eta, 12:15ean, Gaztedirekin taldea partekatzen duten kadeteek Uribealdearen kontra neurtuko dituzte indarrak Lakuan.  Azkenik, igande goizean (10:30) Errugbi Eskolako neska-mutikoek entrenamendu saioa burutuko dute Mojategin.vrera eta, 12:15ean, Gaztedirekin taldea partekatzen duten kadeteek Uribealdearen kontra neurtuko dituzte indarrak Lakuan.  Azkenik, igande goizean (10:30) Errugbi Eskolako neska-mutikoek entrenamendu saioa burutuko dute Mojategin.

 

 

 


ASTEBURUKO PARTIDUAK


 

SENIORRAK

At. San Sebastian – Kanpanzar ART Igandea 21, 11:00etan


JUBENILAK

Kanpanzar ART – Iruñea Larunbata 20, 11:00etan


KADETEAK

Arrasate/Gaztedi – Uribealdea Larunbata 20, 12:15ean


ERRUGBI ESKOLA

Entrenamendua Mojategin Igandea 21, 10:30ean

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE