Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
14 gidarik positiboa eman dute drogetan
Pasa den igandean Ertzaintzak Bergaran burututako kontrolean. Era berean, beste 4 pertsona alkoholaren eraginpean zeudela ikusi zuten agenteek.
I.B.G. / Argazkiak:  / 2012ko ekainak 14, osteguna

 

300 (id: 7585310)Pasa den igandean -hilak 10- Ertzaintzak droga eta alkoholaren kontrako kontrola burutu zuen Bergaran, eta bertan 14 pertsonek positiboa eman zuten drogen kontsumoan, eta beste 4k alkoholean.    Kontrola GI-627 errepidean burutu zuten, eta bertatik 67 gidari igaro ziren

 

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kontrol hau pasa den astean burututako kanpaina bereziaren baitan kokatzen da, “azkenaldian drogen kontsumoak gora egin duelako” abiarazitakoa.  Era berean, “Bergaran dauden diskotekek herritarren artean eragindako segurtasun falta” ere jo du arrazoitzat Herrizaingo Sailak era honetako kontrolak burutzeko.

 

Datu globalei erreparatuz, Ertzaintzak jakinarazi du azken 5 hilabeteetan 238 gidarik positiboa eman dutela drogetan, eta pasa den urteko kopurua 571koa izan zela.  Kontsumo anitza eta asteburuetakoa, edota arriskuaren aurrean beldur eza, “batez ere gazteen artean”, dira errepideetako arriskua areagotzearen arrazoiak polizi iturrien arabera.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE