Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azken hilabetean bi saldu ditu
Fagor Arrasatek ebaketa lerro osoa saldu dio aluminio ekoizle txinatar bati
Sektoreko erraldoi honi salduz, aluminioan bere posizionamendua sendotu egin du enpresa arrasatearrak.

  (id: 7292666)

 

Testua eta argazkia: Fagor Arrasate / 2018ko abuztuak 1, asteazkena

 

Fagor Arrasatek zeharkako ebaketa linea oso bat instalatuko du (CTL) Txinako aluminio ekoizle handienetariko enpresa batean eta industria aeroespazialerako erabiliko da.

 

Fagor Arrasatek era honetako instalazioa bigarren aldiz hornitu dio Txinako aluminio primario eta alumina (aluminio oxidoa) ekoizlerik handienetako honi.

 

Lerro hau kontuan hartuta, bost dira guztira Txinan Fagor Arrasateri enkargatutako aluminio lineak. Egia esan, arrakasta eta aurrerapauso handia dela esan dezakegu, aluminioaren mundu indartsuan ebaketa eta prozesaketa lineen erreferentzia izateko estrategia sendotzeko.

 

Eskaera honekin, Fagor Arrasatek automobilgintzako bere ezagutza eta eskarmentua, sektore aeroespazialera eramaten jakin du, berrikuntzak sartuz. Hala nola, efizientzia energetiko altuko hutseko apiladore bat, mozketa trokel aldaketa azkarra duen zizaila bat eta automatizazio propiodun sistemarik aurreratuenak.

 

Fagor Arrasatek aluminioaren ebaketa eta prozesaketan duen nagusitasun teknikoa izan da bezeroak baloratu duen ezaugarria eta horregatik jarri du berriro ere konfiantza Fagor Arrasaten, produktibitate altua eskaintzen duten soluzioekin eta produktuaren kalitate estandar handienarekin.

 

Knowhow honek eta Txinan dituen erreferentziak gero eta gehiago izateak, garbi erakusten dute Txinan zabaltzeko Fagor Arrasateren apustua indartuz doala. Halaber, bertan fabrikazio eta muntaketa planta bat du, Kunshanen, Shanghaitik hurbil, eta bulegoak Shanghai eta Pekinen.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE