Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Itzulpena: Ane Lopez arrasatearra]

Zahraren testua Errefuxiatuen Nazioarteko Egunerako

Zahra Sirian jaio zen orain direla 18 urte. Orain Grezian bizi da. Kazetaria izan nahi du, edo bada. Euskarara ekarri dut haren testua:

590.ZAHRA (id: 8947612)


Testua eta argazkia: Zahra errefuxiatua / Euskaratzea: Ane Lopez / 2019ko ekainak 20, osteguna

 

Errefuxiatua izatea mingarria da. Sufritzen ari gara. Paper gaineko zenbakiak baino ez gara. Gure aberritik kanporatu gaituzte, exiliatuak bagina bezala bizi gara. Bat-batean, errefuxiatu bihurtu ginen. Gure herriak, etxeak, ametsak… galdu genituen.


Errefuxiatua naiz, nirekin motxila txikia daramat beti. Migratu edo joan behar dudan bakoitzean, nire buruari galdetzen diot: noizbait bueltatuko al naiz nire herrialdera? Egia bihurtuko al da amets hau edo ilusioa besterik ez da? Egunero pentsatzen dut horretan.


Asko galdu dugu. Urte asko galdu ditugu, bizitza polit batean ametsetan. Triste sentitzen naiz kanpamenduetako umeak ikusten ditudanean. Hala ere, nire herrialdera bueltatzearen ideiak nire bihotza epel eta indartsu mantentzen du. Ezinezko ametsa.


Nire bizitzako azken zazpi urteetan izan naiz errefuxiatu. Paper gaineko zenbaki bat besterik ez naiz. Inork ez du sentitzen nik sentitzen dudana. Baina, beti diot: itxaropena dago oraindik! Egunen batean dena aldatuko da. Nire etorkizuna polita izango da. Nire eskola dut gogoan, ume nintzela, Sirian. Nire auzoko txorien kantak ditut gogoan. Nire nerabezaroko gela dut gogoan. Hango dena dut gogoan. Nire haurtzaroko oroitzapen denak gordetzen ditudan leku hori. Baina hala ere beti dut galdera bera buruan: noizbait bueltatuko ote naiz?


Egunen batean nire ametsa lortuko dut. Itxaropena daukat. Jainkoak ahaztu ez nazan espero dut.


Testu originala, ingelesez

 

Zahraren Facebookeko profila

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE