Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Atletismoa
Alex Agirianok 18 Urtez Azpiko Europako txapelketan parte hartu du
Lan handia egin arren, eskoriatzarrak jauzi hirukoitzean ezin izan du finalerako sailkatu, baina bai luzera jauzian.

 (id: 3406367)Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2018ko uztailak 6, ostirala.

 

Alex Agiriano eskoriatzarrak 18 Urtez Azpiko Europako txapelketan parte hartu du. Txapelketa Hungariako Györ herrian gauzatzen ari da. Agirianok Espainiako selekzioarekin bidaiatu du, eta jauzi hirukoitzean eta luzera jauzian parte hartu du. Jauzi hirukoitzean lehen fasean 13,65 metroko jauzia egin du arrasatearrak, baina ez da izan nahikoa finalerako sailkapena lortzeko.

 

Bestalde, Agirianok luzera jauzian suerte handiagoa izan du, eta finalerako sailkatu da. Finalean 6,67 metroko jauzia lortu du eskoriatzarrak ,12. postua eskuratuz.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE