Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bertako rock talde batzuk ere arituko dira

Itsutasunaren aurka manifestazioa, kontzertuak, jolasak,... izango dira bihar

Errebeldeak Blind Rock Festivalaren lehen edizioa ospatuko da zapatu honetan Arrasaten. Ekitaldi ugari izango dira: ume jolasak, besteak beste La Banda del Abuelo eta Screamers & Sinners taldeen kontzertuak, ONCEko kupoien inguruko hitzaldia,...

590.Errebeldeak.Blind.Rock.Festival1 (id: 7247985)

590.Errebeldeak.Blind.Rock.Festival2 (id: 7271469)


 

Kartelak: Antolakuntza / Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 25, ostirala

 

Goizeko 11:00etatik aurrera umeentzako jolasak izango dira Biteri plazan, arratsaldeko 18:00 arte. Tartean, Virtoria errealitate birtualeko jolasak izango dira, familia osoak goza dezan.

 

Goizeko 11:00etan ere 'Zer dago ONCEko kupoi baten atzean?' hitzaldia hasiko da. ONCEko Roberto Doval Sanchezek emango du, Kulturteko 'klaustroetan'.

 

Eguerdiko 12:00etatik aurrera Errioxako 'Cocinar a ciegas' elkarteko itsuek Herriko plazan patatak errioxar erara prestatuko dituzte. Xabi Gutierrez, Begoña Rodrigo eta Hun Fai chef handiak lagun izango dituzte.

 

Eguerdiko 13:00etan hiru kontzertu izango dira: Screamers & Sinners Monte tabernaren aurrealdean, Los Clayton Kulturateren kanpoaldean (erreka aldean) eta Fran Malanoche Arbolapetan.

 

Arratsaldeko 18:00etan beste hiru kontzertu izango dira: La Banda del Abuelo Arbolapetan, Fly Shit Monte tabernaren kanpoaldean eta Akulu Kulturateren kanpoaldean (erreka aldean).  

 

Arratsaldeko 19:00 manifestazioa egingo da itsutasunaren aurka, era inklusiboan, Herriko plazatik abiatuta.

 

Euria egingo balu, kontzertuen ordutegia eta kokapena aldatuko lirateke (ikus beheko kartelean). Herio taldeak emanaldia eskainiko du arratsaldeko 20:00etan Herriko plazan.

 

Musikak jarraipena izango du leku berean Ibon Casas & The Blind Rock Band taldearekin 21:15ean. Enparantzan ere Def Con Dos-ek kontzertua emango du 22:30ean. 

 

Gauerdiko 24:00 Maria Jose Acevedo kazetariak elkarrizketatuko ditu eguneko protagonistak. Izan ere, egunaren jarraipena egingo du, Dame Tvision-eko kideekin.  


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE