Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Proiektu hau garatzen dabil Pulsar Krean

Garagartzako planta logistikara edota industriara zuzenduko da

595.Garagartzako.Planta.PULSAR-KREAN (id: 7530256)


Irudiak: Pulsar Krean / Argazkia: MB Artxiboa / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 4, astelehena


Garagartzako planta hau, Fagor Electrodomesticosen eta Edesa Industrialen porroten ondorioz, erabili barik geratu zen.


Planta industrial honek 114.240 metro koadroko zabalera dauka, eta 3 eraikin ditu: bi eraikin industrial eta bulegoetako bat.


Plantari erabilera emateko, Pulsar Krean enpresa proiektu bat garatzen dabil, eta egitasmoaren izena Mondragon Industrial & Logistics Park da.


Pulsar Krean enpresa sortu dute Pulsar Properties eta Grupo LKS-Krean-ek elkarlanean oraintsu. Aurreikuspenen arabera, "obrak 2020an amaituko dira". Egitasmoaren inbertsioa 10 milioi eurokoa da guztira.


Pulsar Krean-ek planta diseinatuko eta zaharberrituko du, "erabilera industrial berri bat emateko, interesa dutenenen esku gune industrialak eta logistikoak utziz".


Plantak denera 114.240 metro koadroko zabalera dauka, eta horietatik 57.300 metro koadro eraikinek okupatzen dute.


Hiru eraikinak "alokagai edo salgai jarriko ditu Pulsar Krean-ek, 6 modulotan banaturik. Plantak, gainera, aparkatzeko 620 plaza ditu". Planta zaharberritzean, ondoko elementuak konponduko dira:

  • Plantako sarrerak eta irteerak, ibilgailu arin nahiz astunentzat
  • Zamalanak egiteko moilak
  • Plantaren zorua
  • Bulegoak

Eraikin berriak izango ditu"sutearen aurkako elementuak egituran, suteen aurkako ur-hornikuntza bat", besteak beste, "baita LEED Silver ingurumen-ziurtagiria ere".


Pulsar Krean-en hitzetan, "lantegia berrerabiltzeko erarik onena da lantegi bat izaten jarraitzea, edo behintzat ekonomia produktiboarentzat zerbitzuak ematen jarraitzea, sektore logistikoan nahiz administratiboan".


Pulsar Krean-ek "gune logistikoak eta industrialak garatzen ditu", eta "aditua da zaharberritze industrialean, gune industrial edo plataforma logistiko berriak sortzeko".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE