Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txirrindularitza

Gari Arexolaleibak Gipuzkoako Lasterketa irabazi du

Arrasatearra bizkorrena izan da infantil mailako lasterketan asteburuan. Kadeteak Abadiñon lehiatu dira, eta jubenilek atsedena izan dute. 

 (id: 7384236)

 

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak eta bideoak: Dorletako Ama TXE / 2018ko maiatzak 16, asteazkena

 

Maila bikaina daukala erakutsi du Gari Arexolaleibak Gipuzkoako Lasterketan, bera izan baita azkarrena sprintean gainontzekoen aurretik helmugaratuta. Larunbat honetan Aretxabaletako Saria izango dute jokoan infantil eta txikiek, 16:30eatik aurrera. 

 

Kadeteek, berriz, Abadiñon izan dute zita asteburuan. Eroski taldetik Unax Sanchez eta Enaitz Garai aritu ziren bertan. Unax, bigarren urteko kadetea izanik, 66 km-ko ibilbidean lehiatu zen, 50.postuan helmugaratuz, 01:55:17ko denborarekin. Enaitzek 48 km-ko lasterketan parte hartu zuen, kadeteko lehen urteko txirrindulari bezala. 23. sailkatua izatea lortu zuen, 01:23:22ko denborarekin.

 

Asteburu honetan, domekan, goizeko 10.30ean Eibarren arituko dira kadeteak.

 

Pasa den asteburuan Jubenilek ez dute lasterketarik izan. Asteburu honetan, ostirala, larunbata eta igandean Arabako Biran hartuko dute parte. Konkretuki, Arriola, Jundiz eta Nanclareseko sariak izango dituzte jokoan.

 

 (id: 7455919)  Arriolako Sariaren planoa

 

 (id: 7505208)

Jundizeko Sariaren planoa

 

 (id: 7528968)

Nanclareseko Sariaren planoa

 

Bestalde, hurrengo asteburuan, maiatzak 27, domeka,  Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak  izango dira Arrasaten.

 

 

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE