Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ez da poluzio kimikoa, baina faunan eragina dauka

Olandixoko tuneleko obrek errekako ura belzten dute

Aramaio errekara isurtzen ari den sustantzia ur lurtsua da. Gasteizko Gobernuak abisu bat eman dio obretako enpresari.

590.Erreka.Kutsadura.Olandi (id: 8081656)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Irudiak: Oscasullos.com eta G.L.H.

2009ko ekainak 19, ostirala

Duela bi hilabete inguru Aramaio erreka ilunduta igarotzen hasi zen Arrasatetik. Ordura arte errekako urak garbi pasatzen ziren, eta arrain espezie ezberdinak ikusten ziren.

Herritar batzuk, kutsaduraz ohartuta, abisua eman zuten udaletxean. Udal-teknikariak arrazoien bila abiatu ziren, eta konturatu ziren Olandixoko tuneleko obrak direla kontaminazioaren jatorria, edo behintzat jatorrietako bat.

Kontaminazioa ez da kimikoa, eta beraz ez da arriskutsua, obretatik errekaratzen den sustantzia lurra delako (urarekin nahastuta), hau da, tunela zulatzerakoan ateratzen den lurra edo sedimentuak uretan. Halere, Aramaio errekan bizi diren animaliei zuzenean eragiten die.

 

495.Amuarraina.OSCASULLOS (id: 8158606)

Amuarraina, Aramaio errekan bizi den espezietako bat.

 

Gogoan eduki gure ibaian amuarrainak, loinak eta ezkailuak bizi direla, baita ornogabe espezie batzuk ere. Orain artekoan behintzat ez da arrainak hilda ikusi, baina euren ekosistema baldintzatuta dago.

Udal-iturriek azaldu duten bezala, “errekak badauka kapazitate handia bere burua garbitzeko, berritzeko” baina kontuan hartu behar da “sasoi lehor honetan errekak ur gutxiago daramala, eta beraz sedimentuen efektua handiagoa dela”.

Udala arazoaz ohartu zenean Gasteizko Gobernuari jakinarazi zion. Izan ere, Eusko Jaurlaritza da erreken gestioaz arduratzen dena (erreketako fauna eta flora Diputazioaren erantzukizun dira, eta inguruko zona Udalarena). Gasteizek obren enpresari adierazi zion neurriak hartu behar zituela poluzio horri amaiera emateko.

 

590.Erreka.Kutsadur.Olandi (id: 8339870)Kontaminazioa hodi laranjatik isurtzen da.

 

Edonola ere, hartutako neurriak ez dira eraginkorrak izan, eta obrek erreka belzten jarraitzen dute, atzo arratsaldean ikusi genuen bezala [argazkiak horren froga dira].

Udaletxeko Ingurumen Sailak proposatzen du dekantazio putzuak sortzea, hau da: tuneletik ateratzen den ur lurtsua, zuzenean errekara isuri ordez, putzu batzuetan uztea, ura baretzea eta horrela ura eta lurra edo posoa banatuko dira.

Udalak herritarrei adierazten die kutsadurarik ikusten badute, 112 telefono zenbakira dei dezatela. Horri esker, eguneko 24 orduetan guardian dagoen zerbitzua kutsadura dagoen tokira joango da, kontaminazioaren lekuko izango da eta Administrazioak neurriak hartu beharko ditu.

 


Erlazionatutako albiste bat: Arrainak Aramaio errekan



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE