Testua: K.C./Argazkia: Arantza Otaduy. © Eskubide guztiak erreserbatuta- 2012/08/07
Gure herriko alde zaharra, azken hamarkadetako eraberritze eta altxatutako eraikuntzen gainetik, Erdi Arotik datorkigun ondarea da eta garai honi zor dizkio egungo egitura, kaleak eta hainbat etxe. Herritarrei Arrasateko alde zaharrak gordetzen dituen ezaugarriak ezagutzera emateko, Arrasate Zientzia Elkarteak bisita gidatua proposatzen du asteburuan, hilaren 11an eta 12an. AZEko artearen historian adituen eskutik, hiru ibilbidetan murgilduko dira herritarrak: erromanikoa eta gotikoa Arrasaten, Arrasateko hiribildua eta errebalak, eta XX. mendeko Arrasate.
Historian zehar bidaia erakargarria eskainiko die AZEko kideek Arrasate eta bere kaleak hobeto ezagutu nahi duten herritarrei. Hala, interesa daukatenek AZEarekin harremanetan jartzea besterik ez daukate, arrasatezientziaelkartea@gmail.com helbide elektronikoan.
Dena dela ere, jakin AZEak urtean zehar ere eskaintzen dituela horrelako bisitak hala nahi duten taldeentzat.