Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Uztailean Tafallan izandako uholdeetan kaltetutakoek Eroskiren elkartasuna jasoko dute

Eroskik kanpaina jarri du abian uholdeetan kalteak jasan zituztenei laguntzeko, eta 21.000 euro batu ditu.

Testua eta argazkiak: Mondraberri,  abuztuak 28, asteazkena. 
 

Tafallako uholdeetan kalteak jasan dituztenei laguntzeko Eroski-k antolatutako kanpainan, 21.000 euro bildu dituzte. Bezeroek eman dute zati bat, eta EROSKIk ekarpen gehigarri bat egin du. Uztailaren 8an, erauntsiak jo zuen Tafalla, eta errekek gainezka egin zuten. Etxeak, errepideak eta lurrak urpean gelditu ziren, eta lagun bat hil egin zen. Garbiketaz arduratzen den taldea herria eta inguruak garbitzen aritu da, uneoro herritarren elkartasun izugarriarekin.
 
EROSKIren kanpaina martxan egon da uztailaren 16tik abuztuaren 3ra, Nafarroan dituen supermerkatu eta hipermerkatu guztietan. EROSKIren dendetan, kartelak egon dira jarrita kontsumitzaileei elkartasuna eskatzeko ordainlekuetatik igarotzeko orduan. Horrekin uholdeak eragin dituen kalteak arintzea da asmoa.
 
Bildutako dirua Nafarroako Gobernuak bideratuko du, eta osorik joango da uholde ikaragarri horretan kaltedun suertatu direnentzat.
 
“Gure bezeroen elkartasuna harrotzeko modukoa da, eta atsegin handia sentitzen dugu ikusita, beste behin, nolako konpromisoa duten gure bezeroek gehien behar duen jendearekin. Hori dela eta, EROSKIk eskerrak eman nahi ditu, lehenik, tafallarrentzat egindako elkartasun deian gure kontsumitzaileek emandako erantzunagatik, eta eskerrak, bigarrenik, bestelako elkartasun ekimenetan ere beti inplikatzen direlako”, esan du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun saileko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
 
EROSKIk sortu zenetik antolatu ditu askotariko gizarte ekimenak; batez ere, bizimodu osasungarria sustatzeko, kontsumitzailea hezteko, ingurumena babesteko eta elkartasuna erakusteko. 
 
(id: 7080262) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE