Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uztailaren 28an, 20:00etan, Aldai parkean

Hezurbeltzak taldeak amaiera emango dio Udazabal egitasmoari

Jon Maia abeslariak eta bertsolariak, Gorka Hermosa akordeoilariak eta Pitti gitarra-joleak osatzen duten taldearen emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da.

Testua: Mondraberri. Kartela: Arrasateko Udala. Argazkia eta bideoa: Hezurbeltzak. 2019ko uztailak 26, ostirala.

 

Jon Maia abeslariak eta bertsolariak, Gorka Hermosa akordeoilariak eta Pitti gitarra-joleak osaturiko Hezurbeltzak taldeak Udazabal egitasmoari amaiera emango dio uztailaren 28an, igandea. Aldai parkean arratsaldeko 20:00etatik aurrera kontzertua eskainiko du Hezurbeltzak taldeak.

 

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

 

 (id: 7212421)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE