Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasaten geldiadia egin eta Urkulura bidean da erabakitze eskubidearen aldarria
Aurreikusita zegoen moduan, bizikleta martxa goizeko 10.45etan heldu da Zigarrolara eta Biteri plazan zain zeunden txirrindulariak batu ostean, urkulura bidean da.
 (id: 7181890)
Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-05-29 
 
Aurreikusita zegoen moduan, bizikleta martxa egin dute Erain Debagoieneko kideek. 10.45etan heldu da Zigarrolara eta Gipuzkoako etorbidea zeharkatu ondoren, Biteri plazan geldialdia egin dute txirrindulariek.

Arrasaten 20 bat txirrindularik egin dute bat Bergaratik etorritako beste lau txirrindulariekin eta kotxez edo oinez joandakoekin, guztira 50 arrasatear espero dira gaur Urkulun, antolatzaileen arabera.

Bertan gutun erraldoi bat irudikatuko dute, erabakitze eskubidearen aldarria eramanez. Hori da hain zuzen martxa honen helburua, euskal estatuaren aldeko herri-galdeketa baino astebete lehenago "debagoieneko herritarrak batzea". Antolatzaileen esanetan, "Bidegorria da debagoiendar guztiak batzen gaituen elementuetariko bat" eta hori dela, bailarako herriak batuko dituen martxan burutzen ari dira gaur.
 
 (id: 7213830) 
 
Erain Debagoienak antolatuta eta datorren ekainaren 5ean burutuko den herri-galdeketari begira, ekimen ugari burutu dira Debagoienan azken hileetan 

  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE