Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Doke jokoan arrasatearrok irabazi dugu

Arrasatearrek eta elorriarrek gustura pasa dute Kanpazarren

Herritar mordo bat elkartu da San Inazio jaian, parriladekin eta itzalean gozatuz.

500.Jai.Kanpazar.12.Ongieto (id: 7090130)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko uztailak 31, asteartea

Elorriok eta Arrasatek ongietorria eman diete Kanpazarrera bertaratu diren guztiei gaur goizean, eguerdian eta arratsaldeko lehen partean.

500.Jai.Kanpazar.12.Orokor (id: 7113653)

Giro atsegina: Eguerdi partean Elorrioko eta Arrasateko lagun ugari izan dira Kanpazarren. Arratsaldean kopurua jaitsi da.

500.Jai.Kanpazar.12.Pol (id: 7146153)

Giro lasaia: Bertaratu direnen artean ikusi ditugu Inazio Azkarragaurizar alkatea, AHTren aurkako Mila Elorza ordezkaria, Juan Karlos Garitano eta Omer Arregi zinegotziak.

500.Jai.Kanpazar.12.Irabazl (id: 7182115)Txirrindularitza: Kanpazarrerako Igoera ospatu da. Ez da lehiaketa bat, baina lehen txirrindulariek nor baino nor aritu dira azken aldapan.

500.Jai.Kanpazar.12.Txirrin (id: 7213035)

Pertsona nagusiak eta haurrak: Igoeran zehar umeei lagundu diete txirrindulari beteranoagoek.

500.Jai.Kanpazar.12.Sukalda (id: 7241851)

Sukaldariak eta zerbitzariak: Lagun talde honek lan egin du jendeak jaiaz disfruta zezan.

500.Jai.Kanpazar.12.Parri (id: 7269231)

 

500.Jai.Kanpazar.12.Koadri1 (id: 7291541)

 

500.Jai.Kanpazar.12.Amaka (id: 7316973)

 

500.Jai.Kanpazar.12.Koadri2 (id: 7337955)

Koadrilak gustura: Lagunarte ugarik parrilladak prestatu dituzte, eta freskagarriekin bazkaria ospatu dute.

500.Jai.Kanpazar.12.Rosa (id: 7378947)

Dantzaldia: Kaixo hirukoteak doinu ezagunak eskaini ditu, eta Rosa Otaduyk dantzan egin du Elorrioko zinegotzi batekin.

 

500.Jai.Kanpazar.12.Hizketa (id: 7573292)

Dokea prestatzen: Juan Luis Arkauz arrasatearra izan da epaile, Elorrioko beste epaile batekin. Arrasate ordezkatu dute Inazio Azkarragaurizar alkateak, Kepa Urteaga eta Juan Karlos Garitano zinegotziek.

500.Jai.Kanpazar.12.Alkate (id: 7401133)

Doke jokoa: Elorrio eta Arrasateko ordezkariak elkarren aurka jokatu dute dokean, ohiturari eutsiz.

500.Jai.Kanpazar.12.Dok.Aur (id: 7479211)

Ikusmina dokean: Lagun mordoxka batek jarraitu du jokoa. Elorrioko Bilduk ez du parte hartu PP-ko zinegotziaren jokabidea salatuz. "Elorrio herria sutan jartzen du Madrilgo komunikabideetan behin eta berriz, eta gero herriko joko hauetan parte hartzen du, ezer gertatu ez balitz bezala. Guk ez dugu berarekin ekiporik osatzerik nahi".

500.Jai.Kanpazar.12.Kepa (id: 7597478)

Arrasate nagusi: Arrasatek 52-10 irabazi dio Elorriori, iazko garaipena errepikatuz.

 

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE