Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bart Bijnens (Flandriako egunkari arrakastatsua):

“Egunkariak lortu behar du ahalik eta sare sozial zabalena”

"Het Belang Van Limburg" izeneko egunkariak bi kontzeptu garrantzitsu garatu ditu: Hiritar-kazetariak lortzea eta hiperlokala izatea.

590.Tokikom.Flandiar (id: 6989403)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko ekainak 15, ostirala

 

Tokikomek eta Topaguneak antolatutako jardunaldiaren barruan, hitzaldi interesgarrienetako bat honakoa izan da:

 

Flandriatik, belgikar estatutik, Bart Bijnens-ek "Het Belang Van Limburg" egunkari arrakastatsuaren online eta offline esperientziak azaldu ditu.

 

Hedabide honek bi kontzeptu garrantzitsu garatu ditu: Hiritar-kazetaria eta hiperlokala.

 

Adierazi duenez, “gaur egun denok gara kazetari (adibidez blogei esker)”. Ezberdindu ditu hiritar-kazetaria eta kazetari profesionala. Adibidez:

 

Hiritar-kazetariak enfokatu ohi ditu arazo oso zehatzak, bere inguruan gertatutakoak”. Edonola ere, “lau begik bik baino gehiago ikusten” dutela azpimarratu du.

 

Baina zergatik sortu ziren hiritar-kazetariak? “Hedabideek ez zuten gaurkotasun lokala behar bezala kubritzen, eta horrek frustrazioa eragiten zuen herritarren artean”. Hedabide batek hiritar-kazetariekin lan egiteak baditu arazoak:

 

- Hiritar-kazetariak idatzitako testua errepasatu behar du kazetariak, eta batzuetan aldaketak egin.

 

- Hiritar-kazetariak “paparazzi”ak bezala aritzeko arriskua dago

 

- Hiritar-kazetarien lanak batzuetan jarraikortasun falta du

 

Baita abantailak ere:

 

- Informazio kopuru oso handia ematen dute

 

- Publizitaterako eta zabalkunderako aukera gehiago suposatzen ditu

 

Egunkari honek informazio lokalaz gain, nazioarteko informazioa ere eskaintzen du. “Beraz, irakurleak ez du papereko beste egunkaririk erosi behar”.

 

Azpimarratzekoa da egunkari honen irakurleen %70a egunkariko harpide direla. “Guztiak elkartzen ditu toki berean bizitzeak”.

 

Egunkari honen beste ezaugarri bat da “herritarren galderei, kezkei,… erantzuten” diela:

 

Astero egun batean, kazetarioi deitzen digute euren galdera, kezka eta bestelakoei erantzun diezaiegun”.

 

Adibidez, “irakurle batzuei lagundu diegu tabakoa utz dezaten. Hau da, oso loturik gaude gure irakurleekin”.

 

Egunkariak gehigarriak publikatzen ditu: umeentzat, albiste positiboekin beste bat, asteko albiste guztiekin beste bat,…

 

Probintzia mailako egunkari honek udalerri bakoitzari tokia egiten dio. Bart Bijnens-ek aipatu ditu eurek ikasi dituzten 10 lezio:

  • Lehena izan
  • Izan zaitez zure Facebook propioa
  • Gaztea izan (irakurle gazteak ere erakartzeko)
  • Mobilerako prestatu
  • Sare zabala izan (hau leziorik inportanteena da)
  • Komunitatearen gestorea izan
  • Misiolaria izan
  • Lantaldea sortu beste kazetariekin eta komunitatearekin
  • Inportantea izan
  • Lortu zure komunitatea hobea izaten

 



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE