Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jostailu erotikoen otarra ere zozkatu da

Emakume Artisau eta Baserritarren Azokak erosketak eta jolasa proposatu ditu

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 10, zapatua


Urteroko ohiturari jarraituz, Emakume Artisau eta Baserritarren Azoka egin da baina aurten Biterin izan da, eguraldi iragarpenak zirela-eta.


Produktu ezberdin ugari izan dira erosgai, besteak beste: barazkiak, ardoak, opilak, arropa, pitxiak, poltsak,...


Aipatzekoa da ere Emakume Txokoak herritarrei Trivial feministan elkarrekin jolastea proposatu diela. Lagun ugari animatu dira, eta erantzuna asmatu dutenen artean zozketa bat egin da:


Jostailu erotikoz osatutako otar bat. Zozketan 381 zenbakia suertatu da sariduna, zorionak irabazleari eta ondo pasau!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE