Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekain Zubizarretaren aurkako makroepaiketarako

Lekuko gisa deklaratzera deitu dituzte Juan Mari Sanpedro, Ramon Arkauz eta Luis Urrutia

Estatu espainiarreko fiskaltzak hala eskatu du, eta Entzutegi Nazionala delakoak hala jakinarazi die Arrasateko euskal preso edo preso ohien hiru senide hauei.

595.Herrikoen.Epaiketa.Senideak (id: 4828517)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 24, asteazkena

 

Ekain Zubizarreta Iribecampos arrasatearraren eta beste 46 euskaldunen aurkako makroepaiketa irailean hastekoa da.

 

47 pertsona hauek epaituko dituzte abokatu gisa, Etxeraten, Herriran, EPPKren Bitartekari Taldean edota Jaiki Hadin lan egiteagatik. Adierazi izan dutenez "gure lana izan da:

  • Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak antolatzea.
  • Presoen osasuna zaintzea.
  • Presoak epaitegietan defendatzea.
  • Bitartekari lanak egitea.
  • Presoen senideak izatea.
  • Sakabanaketari aurre egiteko antolatzea.

Velasco epaileak leporatzen die "erakunde terroristako kide izatea", eta espainiar estatuko Fiskaltzak denera 607 urteko kartzela zigorra eskatzen du. Arrasatearraren aurka 13 urte eta erdi. 

 

Fiskaltzak eskatu du hiru arrasatearrek lekuko gisa deklara dezatela makroepaiketan: [goiko argazkian, ezkerretik hasita] Juan Mari Sampedro, Ramon Arkauz eta Luis Urrutia. Hirurak euskal presoen edo euskal preso ohien senideak dira.

 

Entzutegi Nazionala delakoak epaitegira deitu ditu, Madrilen urriaren 2an eta 3an deklara dezaten. Ez da lehen aldia:

 

Hiru senide hauek 2015eko uztailean Madrilgo entzutegi hartan deklaratu behar izan zuten, lekuko bezala, herriko tabernen aurkako makroepaiketan. 

 

Halaber, irailean hastekoa den makroepaiketa honen aurrean, Ekain Arrasaten ekimenak aurrera jarraitzen du, eta atzo hirugarren batzar irekia egin zuen.

 

Lantaldeek erabaki zuten "udako jai ezberdinetan aldarrikapenek presentzia izatea, baita oporretako argazkietan ere. Era berean, abuztuan izen-ematea irekiko da irailaren 14ko manifestazio nazionalera autobusean joateko". 

 

Aurrera begira ere, urteroko Arrasateko Elkartasun Eguna irailaren 21ean ospatu egingo da. Ekain Arrasaten ekimenaren hurrengo batzar irekia abuztuaren 30ean egitea aurreikusten du antolakuntzak, arratsaldeko 18:00etan, Azken Ostiralarekin bat.

 

 

Erlazionatutako edukiak:

 

"Ez al gaituzte senideoi nahikoa izorratu dagoeneko?"

2015eko uztailaren 7an argitaratutako elkarrizketa 

 

"ETAren betirako su-etenaren osteko elkartasun lanagatik epaituko gaituzte" 

Ekainaren 28an argitaratutako albistea

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE