Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Elkarteak ukatu du ''erakusleiho zabalagoak'' eskatu izana

Ibai-Arte "harrituta" eta "haserre" dago Ibon Arrupe zinegotziaren adierazpenekin

Ibai-Artek ukatu du "erakusleihoak zabalagoak" izateko Udalari eskaera egin dionik. Elkartearen eskaerak zein diren argitzeko, Udalari aurkeztu dion agiria ezagutzera eman du.

TESTUA ETA DOKUMENTUA: IBAI-ARTE / 2019ko irailak 10, asteartea

 

Ibai-Artetik, Arrasateko Merkatal eta Zerbitzuen Elkartetik, zuzentzen gara zuengana 2019ko irailaren 9an Ibon Arrupe Hirigintza zinegotziak egindako prentsaurrekoa azaldutakoarekin bat ez gaudela azaltzeko eta gure ezinegonaren berri emateko. Elkarteak ez daki Ibon Arrupe Hirigintza zinegotzia bera edo Udala den Ibai-Arte gutxiesten diona, harrituta gaude eta nahiko haserre.

 

Prentsaurrekoan esandakoaren arabera, Ibai-Artek eskatu ditu "erakusleihoen zabalera handiagoa izan ahal izatea, eta toki zehatz bateko komertzioak toldoa jarri ahal izatea", eta hau ez da horrela. Ibai-Arte urte asko dabil Udalari Alde Zaharra Oneratzeko Planaren (gaztelaniazko PER delakoa (Plan Especial de Rehabilitación, lehengo PERI)) moldaketa eskatzen, eta momentura arteko proposamen eta iradokizunak helarazi zizkion berriz ere 2019ko ekainaren 10ean. Laburbilduz, Alde Zaharra Oneratzeko Planaren moldaketan kontuan izateko ondorengo proposamen eta iradokizunak aurkeztu zituen Ibai-Artek:

  • Establezimenduei (irekita zein itxita egon) birmoldaketak eta berrikuntzak erraztea ikusgarriak egin eta irudi eta irisgarritasuna hobetzeko, gaur egungo egoerara egokituz, eta beti ere, gastu, establezimendu murrizketa eta erakusleihoen ikusgaitasunarekin koherente izanik.
  • Aldameneko lokalen bateratzea ahalbidetzea, gaur egungo salmenta motara egokitzen diren saltokiak irekitze aldera.
  • Aurrez establezimenduan existitzen ziren fatxadetako elementuak berriz jartzea ahalbidetzea (adibidez toldoak, pertsianak, etab.).
  • Irisgarritasun birmoldaketak kasuan kasu aztetzea, bete beharreko araudia egon arren, beti ezin daitekeelako %100ean bete eztablezimenduan kalteak eragin gabe.
  • Irekitzeak erraztu, titulartasun aldaketetan permisiboagoak izan, proiektuen bideragarritasuna egiaztatu artean lokalak egokitzeko denboraldiak handitu, etab. Hiri-Ekonomiaren Plan Estrategikoan jasotzen den bezala:

- Udalaren hitzarmen bidez araudira egokitzeko hiru urteko epe bat ematea, merkatariei eta gune hisorikoan kokatzen diren aktibitate ekonomikoa gauztuko duten agenteei zuzendua (hutsak zein okupatuak). Modu orokorrean ezarri beharrekoa, bai negozio berri zein birkokatzen direnei edo establezimendu berriak ireki nahi dituzten jada funtzionamenduan dauden enpresei zein egungo aktibitateen eskualdatzeei.

Epe 'trantsitorio' honek, kokapena egokia den edo ez ikukstea zein negozioaren bideragarritasuna kontrastatzeko aukera ematen du; baldintza ekonomikoak sortuz lokalaren egokitzapenerako. Egokia izango litzateke honen aplikazioarekin batera alokairuaren prezioaren sgimendua egingo balitzateke ere, txertaturiko flexibilizazioak lokalen prezioen gorakada ekiditeko (nahi ez den efektua).

 

  • 2011n aurkeztu genuen bezala, Alde Zaharra Oneratzeko Planean puntu hauek aldatu:

35. artikulua. Kanpoko paramentroen konposizioa.

Existitzen diren eraikin zein berrietan, kalera ematen duten eraikinen pisu baxuetako fatxadetan, elementu trinkoen proportzioa ez da beheko solairuko fatxadaren azalera guztiaren 2/5 baino gutxiagokoa izango (altura lehen solairuarekiko dagoen inposta tarteraino ulertzen da). Elementu trinko hauek fatxadako parametro trinkoekin bat etorri beharko dira eraikineko altuera guztian, 50 zentimetroko gutxiengo zabalera izan beharko dute eta elementu irakunkor bezala kontsideratuko dira.

Eraikuntzako beheko saolairukolokaletan titular bat baino gehiago egongo balira, obrak hasi auretik hauengandik sinatutako akordio marko bat eskatuko da, eta berau hurrngo obretarako loteslea izango da.

Fatxada bereko hutsune guztiak, etxebizitzetako atarirako sarrera izatera zuzenduta dagoena izan ezik, altura bera izango dute. Salbuespen bezala, kalean existitzen den desnibelak altuera diferentzia logikoa egiten duten kasu konkretuak.

 

94. artikulua. Titulartasun aldaketetan hirigintza egokitzapena egin behar izatea.

Titulartasun aldaketetan ez da hirigintza egokitzapena exijituko, beti ere burutuko dien aktibitatea berdina bada eta lokalak ez baditu egokitzapen lanak eramaten. 

 

Ondoren, Ibai-Artek Udalari aurkeztutako txostena bere osotasunean deskarga daiteke:


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE