Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udaletxeko fusilak
Arrasate Zientzia Elkartearen artikulua.

MONDRABERRI / Argazkiak:Arrasate Zientzia Elkartea / 2012ko uztailak 10, asteartea


 

Arrasateko udaletxean armak gordetzen zirela jasotzen duten istorioak eta gai hori azaltzen duten dokumentuak ugariak dira. Horren adibide da Miguel de Madinabeitiak Santiagoko Alarderi buruz idatzi zituen artikuluak. Miguelek berak alarde horietan hartu zuen parte bere gaztaroan. Lehen artikulua 1844an idatzi zuen, eta Madinabeitiaren hitzetan Alardea 1844a arte ospatu zen. Urte batzuk geroago 1848an Alardea berreskuratzeko ahaleginak egin zituzten.
 
Arrasateko udaleko idazkariaren hitzetan, Alardea zen: una especie de revista militar que giraba el alcalde de la villa como jefe nato de la compañía, previo alistamiento que se verificaba de hidalgos y moradores, y el desfile tenia lugar en la plaza pública al son del tamboril, que tocaba una marcha especial. Madinabeiren ustez herritarrek egun hartan eroaten zituzten lantza, peto eta mosketeak udaletxeko armerian gordetzen ziren.
 
Miguel de Madinabeitiak zerrendatu zituen, XVIII. mendean, armeria hartan gordetzen ziren armak: 18 mosquetes con 2 horquillas, 24 mosquetes más en la hilera de la sala, 42 petos y espaldares, golas y morriones, 1 rodela y morrion de capitan con su punta y flor y con su talí y empuñadura, 18 picas, 14 chuzos con sus hierros, 2 astas, 1 venablo de alférez y la alabarda de sargento, 4 pedreros grandes de hierro, 2 camores de hierro, 10 mosquetones que llaman de pincote, 1 gineta con su insignia de plata, 2 cajas de guerra con sus palillos. Urte batzuk beranduago, 1892an, Madinabeitiak Mondragoeko Santiago Alardearen gaia berhartu zuen eta Arrasateko udaletxeko armerian, Napoleondar Gerren aurretik pilatzen ziren armak zerrendatu zituen.
 
Heriztarren Artxiboan1 Arrasaten 1766ko ekainaren 4an idatzitako gutun bat gordetzen da. Gutuna  Carlos III.ari bidali zitzaion eta bertan armen erabilera zein zen azaltzen da.
 
Urte hori, 1766a, oso urte konbultsoa izan zen, behin eta berriro matxinadak izan baitziren. Aleen prezioen igoera, herritarren egoera penagarria eta, orokorrean herritar horiek sufritzen zuten goseteak, Esquilacheren aukako matxinadaren sorrera eragin zuten, eta horrekin batera monarkia kolokan jarri zen.
 
Matxinada martxoan hasi eta Madrildik erreinuko beste probintzietara hedatu zen, Mondragoera apirilean heldu arte. Gutunaren hitzei jaramon egiten bazaie, herritarren haserrea ez zen erraz baretu, eta, urte horretan, ekainean, Arrasateko alkateak lortu zuen que no se experimentase en él [Mondragón] la menor conmoción; sino que tampoco se atreviesen los Amotinados a embiarme Emissarios a firmar sus Capitulaciones sediciosas, como lo hicieron en otros lugares.
 
Gutunaren testua irakurrita ondorioztatu daiteke, herri mugimendua Elgoibarren hasi zela eta, handik Gipuzkoa osora zabaldu zela. Bergarara heldu eta handik Arrasateko bidea hartu zutela. Arrasateko alkateak Bergarako alkatearen abisua jaso zuen: que con este aviso y recado verbal del Alcalde de Bergara al mío, pidiéndole socorro en aquel conflicto, conboqué mis vecinos a la misma hora a son de Campana, A tambor y pisanos; y inmediatamente se juntaron en la Plaza en número de doscientos hombres, todos llenos de ardor, y deseos de vindicar la autoridad de Su Majestad. Aurrerago honako hau gehitu zuen: haviendose armado unos con los fusiles que se guardaban en mi Sala Consistorial... se pusieron en marcha después de media noche para rechazarlos y auxiliar a Bergara. 
 

Ezer gutxi dakigu mondragoetar haiek erabilitako armen inguruan, baina litekeena da, arma haien pieza batzuk Mondragon altzairukoak izatea.

 


Arrasate Zientzia Elkartearen blogga


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE