Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Abenduaren 3an, asteartea, 19:00etan
Dzirt-dzart zuzeneko marrazketa saioa egingo da Kulturaten
Alazne Zubizarreta eta Julen Ribas artista arrasatearrak euren trebezia erakutsiko dute ikusleen aurrean. Iraitz Agirrek aurkezle eta gai jartzaile lanak egingo ditu.

 (id: 113305)Testua: Mondraberri. Kartela: Arrasateko Biblioteka. 2019ko abenduak 1, igandea. 


Komikiguneak Arrasateko Bibliotekarekin lankidetzan antolatuta, Dzirt-dzart  izeneko zuzeneko marrazketa saioa egingo da abenduaren 3an, arratsaldeko 19:00etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Alazne Zubizarreta eta Julen Ribas artista arrasatearrak euren trebezia erakutsiko dute ikusleen aurrean. Iraitz Agirrek aurkezle eta gai jartzaile  lanak egingo ditu. 


Alazne Zubizarreta margolariak  hainbat erakusketetan parte hartu du, eta Julen Ribas komikigileak lan ugari publikatu ditu. Bertso saioaren formatua izango du ekitaldiak. Astearteko saioan Agirrek proposatutako gaiak marraztuko dituzte Zubizarreta eta Ribas hainbat ariketa eginez.  Hurbilduko diren ikusleak parte hartzera ere animatuko dituzte.

 

 (id: 174210)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE