Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gipuzkoako erretiratuek "pentsio duinak" aldarrikatu dituzte
'Duintasuna' Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodun elkarteak deituta, kontzentrazioa eta asanblada burutu da gaur Arrasaten.
 (id: 6989778)
Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-11-24

Eusko Jaurlaritzari mezu garbi bat helarazteko asmoarekin, Gipuzkoa osoko jubilatu 
zein pentsiodunek bat egin dute gaur Arrasaten. "Pentsio duinak" aldarrikatu nahian, lurralde historikotik etorritako erretiratuek konzentrazioa burutu dute Garibaien eta ondoren asanblada jendetsua ospatu dute Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, Gipuzkoako hainbat herrietan ospatzen ari dituzten ekimenen barruan.

Bertan bildutakoek, Alderdi popularrari Madrilen zein EAJ, PP eta PSE Eusko Jaurlaritzan "gutxieneko pentsio duinak bermatuak izan daitezen" eskatu diete eta alderdi hauek egiten duten politika erretiratuekiko "mehatxu" gisa jo dute. 

"Euskal Herrian dauden 670.000 pentsiodunek minimoa -1080€- baino gutxiago kobratzen dute" adierazi dute eta ondorioz, kolektiboko kide gehienak "pobreziaren mugaren azpitik" bizi direla salatu dute. Ordezkari politikoak ere jo-mugan izan dituzte eta "hilabete bukaerara duintasunez iristeko behar adineko pentsioa jasotzea" exijitu diete.

Ondoren, Gipuzkoa osotik etorritako 50 erretiratu inguruk asanblada ospatu dute Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Bertan, pertsona nagusien egoitzetan ematen ari diren baldintzak edota Espainiar gobernuak burutu nahi duen pentsioen erreforma izan dituzte hizpide. 
 
 (id: 7011215) 
Azken hau da, hain zuzen ere, kolektiboan kezka handien sortzen duen afera. Jose Mari Uria, Duintasuna elkarteko kideak adierazi duenez, kolektiboak "pentsioen erreformaren aurka" egingo du eta gaur egun erretiratuek bizi duten baldintzataz mintzatu da ere: "KPIk -IPC- gora egin du %3an eta pentsioek % 0,25ean baino ez. Horrek esan nahi duena zera da: aberastasunaren banatze zuzena ez dela egiten". Era berean, honen aurrean "konponbide bat" eskatu die instituzioei eta kaleratze edo pobrezia arriskuan dauden erretiratuen arazoei "erantzun bat" ematea exijitu du.

Adineko emakumeen aurkako indarkeri matxistaren kontra

Bihar ospatuko den 'emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna' dela eta, Adineko emakumeek bizi dute egoera salatu nahi izan dute gaurko kontzentrazioan ere. "Emakumeen %70 gutxienik bere bizitzan behin indarkeria matxista pairatu izan dutela" salatu dute pentsiodun emakumeek: "Emakumea izatea eta gainera adinekoa, indarkeria matxista jasartzeko arrisku handiko faktoreak dira" gaineratu dute.  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE