Zapatu gauean 19 urte neska batek bere amari eraso egin zion arma zuri batekin. Herrizaingo Sailak jakinarazitako informazioaren arabera, erasoa gaueko 23:00ak aldera gertatu zen biktima eta erasotzailearen etxebizitzan bertan.
Neskak ez zuen alde egin, etxean geratu zen. Udaltzaingoa izan zen lehena iristen etxebizitzara, eta bi udaltzainek neskarekin salan hitz egin zuten. Neskak ezin izan zuen negarrari eutsi.
Handik denbora batera Ertzaintza heldu zen. Neskari jazteko esan zion eta Bergarako komisariara eraman zuen.
Polizi iturriek jakinarazi dutenez, zauriak larriak izan ez arren, erasoa pairatu zuen emakumea osasun zerbitzuek artatu behar izan zuten. Gauzak horrela, erasotzailearen amak zapatuan bertan jaso zuen senda-agiria.