Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta:

"Ze iritzi duzu Urteberriko petardoei, trakei,... buruz?"

Marta Mañas, Miguel Angel Beitia, "Pitu", Yaiza eta Juan Pedro Garciak gaurko inkestan parte hartu dute.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko urtarrilak 4, astelehena

 

Urte berriaren hasiera ospatzeko, Arrasaten ere petardo, traka, kohete, su artifizial txiki,... ugari eztandarazten dira jai giroan. Baina burrunbadak ume txikien, pertsona nagusien, abereen,... artean sustoa edota beldurra eragiten ditu.

 

 

150.Inkest.Eztandak.Miguel.Angel (id: 9265243)

Miguel Angel Beitia:

 

"Petardoak beti gustatu zaizkit baina oraingo petardo batzuk potenteegiak dira, arriskutsuak, eta beldur pixka bat eragiten dute".

 

"Gainera, horrelako batzuk gorantz botatzen badira, etxebizitzetan kalteak eragin ditzakete: Kohete batek Pasaian eraikin oso bat erre zuen orain bi urte. Bestela, petardotxo bat txantxetan lurrera botatzea ez da kaltegarria".


300.Inkest.Eztandak.Pitu.Yaiza (id: 9293091)

"Pitu" eta Yaiza:

 

"Nik txakurra izan nuen eta kalean petardoak botatzen zituztenean, berak etxean oso txarto pasatzen zuen: Komunera sartzen zen, ez zuen handik atera nahi, pixka gura barik egiten zuen,... Txakurrak horrelakoetan asko izutzen dira".

 

"Nire iritziz beharrezkoa da mugatzea petardoak botatzeko, trakak eztandarazteko,... denbora. Oraingo denbora luzeegia uzten da".  

 

 

150.Inkest.Eztandak.Marta (id: 9314041)

Marta Mañas:

 

"Niri pertsonalki petardoek molestatzen naute: Kaletik ibiltzean ez dakizu petardoek ondoan eztanda egingo dizuten. Pertsona nagusiek eta txakurrek ere sofritzen dute".

 

"Gai hau arautu behar litzateke eta sentsibilizazio kanpaina bat gauzatu, jendeari azaltzeko burrunbadak zer-nolako kalteak eragiten dizkien adineko pertsonei, abereei,.... Ideia ona izan daiteke petardoak botatzeko denbora eta tokiak mugatzea".
 

 

150.Inkest.Eztandak.Juan.Pedro (id: 9338667)

Juan Pedro Garcia:

 

"Ez ditut gustuko, burrunbada handia eragiten dute, eta txakurrak izutzen dira. Usoak ere noraezean hegan egiten dute gauez. Su artifizialak ere ez ditut gustuko. Nik debekatuko nituzke petardoak eta antzekoak".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE